F motako sekuentzia nagusiko izar

F motako sekuentzia nagusiko izar bat (F V) sekuentzia nagusiko izar bat da, hidrogenoa fusionatzen duena, F espektro motakoa eta V argitasun motakoa. Izar hauek, Eguzkiaren masa halako 1,0 eta 1,4 artean dute, eta azaleko tenperaturak, 6.000 eta 7.600 K bitartean.[2] Tenperatura tarte honek, F motako izarrei, tonu zuri-horia ematen die. Sekuentzia nagusiko izar bati nano izarra deitzen zaionez, izar mota honi nano zuri-horia ere dei dakioke (ez nahastu nano zuriekin, izar eboluzioaren balizko azken etapa bat). Adibide ospetsu batzuk Procyon A, Gamma Virginis A eta B[3] eta KIC 8462852 dira.

Hondakinen diskoa, F motako izar baten inguruan[1]

Izar estandar espektralak

aldatu

Yerkesen Atlasaren sistema berrikusiak (Johnson & Morgan 1953),[4] F motako izar estandar nanoen sare trinko bat zerrendatzen zuen, baina guztiek ez dute gaur egun arte estandar bezala iraun. Sekuentzia nagusiko F motako izar nanoen artean, hau da, urteetan zehar aldatu gabe egon diren eta sistema definitzeko erabil daitezkeen izar estandarren artean MK espektro sailkapen sistemaren ainguraketa puntuak 78 Ursae Majoris (F2 V) eta pi3 Orionis (F6 V) kontsideratzen dira.[5] Bi patroi hauez gain, Morgan eta Keenan (1973)[6] daga patroi bezala HR 1279 (F3 V), HD 27524 (F5 V), HD 27808 (F8 V), HD 27383 (F9 V) eta Beta Virginis (F9 V) hartu zituzten. Beste izar estandar batzuk HD 23585 (F0 V), HD 26015 (F3 V) eta HD 27534 (F5 V) dira.[7] Kontuan izan HD izen ia berdinak dituzten Hyadeetako bi kide (HD 27524 eta HD 27534) F5 V izar estandar indartsutzat hartzen direla, eta, izatez, ia berdinak diren kolore eta magnitudeak partekatzen dituztela. Gray eta Garrisonek (1989)[8] estandar nanoen taula moderno bat ematen dute F motako izarrik beroenentzat. F1 eta F7 izar estandar nanoak oso gutxitan zerrendatzen dira, baina urteetan zehar zertxobait aldatu dira sailkatzaile adituen artean. Izar estandarrik erabilienak 37 Ursae Majoris (F1 V) eta Iota Piscium (F7 V) dira. F4 V izar estandarrik ez da argitaratu zoritxarrez, F9 V.ak Morganek sailkatutako izar beroen eta Keenanek sailkatutako izar hotzenen arteko muga definitzen du, eta literaturan ezadostasunak daude nanetako F/G muga zein izarrek definitzen duten. Morganek eta Keenanek (1973)[6] Beta Virginis eta HD 27383 F9 V estandar bezala sailkatu zituzten, baina Keenan eta McNeilek (1989)[9] HD 10647 euren F9 V estandar bezala. Eta Cassiopeiae A, ziuraski, izar estandar bezala saihestu beharko litzateke, sarri, Keenanen argitalpenetan F9 V bezala hartzen baitzen,[9] baina G0 V Morganen argitalpenetan.[7]

Planetak

aldatu

Planetak dituztela ezagutzen den F motako izarretako batzuk Upsilon Andromedae, Tau Boötis, HD 10647, HD 33564, HD 142, HD 60532 eta KOI-3010 dira.

Bizigarritasuna

aldatu

Ikerketa batzuen arabera, bizitza, f motako izar bat orbitatzen duten planetetan ere garatzeko aukera dago.[10] Nahiko beroa den F0 izar baten gune bizigarria, 2,0 unitate astronomiko izatetik 3,7 unitate astronomiko arte hedatuko litzatekeela uste da, eta 1,1 eta 2,2 unitate astronomiko izar nahiko hotz batentzako.[10] Hala ere, G motako izar bati dagokionez, eszenatoki zehatz honetako balizko bizimodu batentzako arazo nagusiak, jatorrizko izarraren argirik biziena eta izar bizitza txikiena izango lirateke.[10]

F motako izarrek argi forma askoz energetikoagoak igortzen dituztela ezagutzen da, UV erradiazioa kasu, epe luzera, DNA molekuletan eragin oso negatiboa izan dezakeena.[10] Ikerketek frogatu dutenez, Lurraren eta Eguzkiaren arteko baliokide den F motako izar baten (hau da, F motako izarretik urrunago, bizigarritasun eremuaren barnean) bizigarritasun distantziara dagoen balizko planeta batentzat, eta antzeko atmosfera batekin, bere azaleko bizitzak, Lurrarenarekin alderatuta, UV argiaren 2,5 eta 7,1 aldiz kalte handiagoa jasoko luke.[11] Beraz, bere jatorrizko bizimoduak bizirik irauteko, balizko planetak atmosferako blindajea nahikoa izan beharko luke, goiko atmosferako ozono geruza bat bezala.[10] Ozono geruza sendorik gabe, bizitza teorikoki planetaren azalean garatu ahal izango litzateke, baina litekeena da itsaspeko edo lurpeko eskualdeetara mugatzea.[10]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) information@eso.org. «New insights into debris discs» www.eso.org (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  2. (Ingelesez) Habets, G. M. H. J.; Heintze, J. R. W.. (1981-11). «Empirical bolometric corrections for the main-sequence.» Astronomy and Astrophysics Supplement Series 46: 193–237. ISSN 0365-0138. (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  3. SIMBAD, entries on Gamma Virginis A, Gamma Virginis B, accessed June 19, 2007.
  4. Johnson, H. L.; Morgan, W. W.. (1953-05-01). «Fundamental stellar photometry for standards of spectral type on the revised system of the Yerkes spectral atlas» The Astrophysical Journal 117: 313.  doi:10.1086/145697. ISSN 0004-637X. (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  5. «MK Standards Table» www.astro.utoronto.ca (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  6. a b Morgan, W. W.; Keenan, P. C.. (1973). «Spectral Classification» Annual Review of Astronomy and Astrophysics 11: 29.  doi:10.1146/annurev.aa.11.090173.000333. ISSN 0066-4146. (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  7. a b Morgan, W. W.; Abt, Helmut A.; Tapscott, J. W.. (1978). «Revised MK Spectral Atlas for stars earlier than the sun» Williams Bay: Yerkes Observatory, and Tucson: Kitt Peak National Observatory, 1978 (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  8. Gray, R. O.; Garrison, R. F.. (1989-02-01). «The early F-type stars - Refined classification, confrontation with Stromgren photometry, and the effects of rotation» The Astrophysical Journal Supplement Series 69: 301–321.  doi:10.1086/191315. ISSN 0067-0049. (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  9. a b Keenan, Philip C.; McNeil, Raymond C.. (1989-10-01). «The Perkins catalog of revised MK types for the cooler stars» The Astrophysical Journal Supplement Series 71: 245–266.  doi:10.1086/191373. ISSN 0067-0049. (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  10. a b c d e f (Ingelesez) May 2014, Adam Hadhazy 01. «Could Alien Life Cope with a Hotter, Brighter Star?» Space.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  11. Sato, S.; Wang, Zh; Cuntz, M.. (2017-05). «Climatological and UV-based Habitability of Possible Exomoons in F-star Systems» Astronomische Nachrichten 338 (4): 413–427.  doi:10.1002/asna.201613279. ISSN 0004-6337. (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).

Kanpo estekak

aldatu