Fårö
Fårö Itsaso Baltikoan dagoen Suediako uharte bat da. Gotland uharte handiagoaren ondoan dago, iparraldeko muturrean. Gotlandeko konderriaren barnean dago.
Fårö | |
---|---|
Geografia | |
Kokapena | Gotlandeko konderria |
Azalera | 113.30 |
Politika | |
Herrialdea | ![]() |
Gizartea | |
Biztanleria | 498 |
Etimologia eta hizkuntza
aldatuGotlandierazko Faroy izenetik dator eta "bidaiarien uhartea" esan nahi du. Fårö uhartean gotlndieraren dialektoa den Faroymal hitzegiten da, Suediako hizkuntzarik zaharrena kontsideratzen dena.
Geografia
aldatuFårö itsasarteak banatzen du Gotland uhartetik. Kostaldeko egitura aipagarrienak Rauk izeneko harrizko zutabeak dira, Izotz Aroko higadurak sortu zituenak.
Historia
aldatuAintzinatik populatua izan den uhartea da. Erdi Aroan osatu zen herria eta ordukoa da Fåröko eliza. Ondoren militarren instalazioak eraiki ziren bertan eta 1990 hamarkadararte uhartea itxita izan zuten zibilentzako.
Jaialdiak
aldatuIrailean Fårönatta jaialdia ospatzen da, "Fåröko gauak" esan nahi du. Artisautza postuak ateratzen dira eta jatetxe eta tabernak egun eta gau osoz zabalik egoten dira.
Iruditegia
aldatu-
Rauk harriak.
-
Itsasargia.
-
Ullahau Natura Erreserba.
-
Hondartza.