Eztabaida:Nazio zeltak

Eztabaida:Zelta nazioak» orritik birbideratua)

[JENTILIZIO + IZEN] ordenaz aldatu

Baina euskaraz ez da lehenago izena jartzen eta adjektiboa gero? Niri senak "nazio zeltak" esaten dit, eta ez "zelta nazioak".

Ingelesez "manx" Man uharteko hizkuntza zein gentilizioa da. Euskararen ordezkoak toponimoa oinarritzat harturik sortu beharko genituzke, eta ez gentilizioa. Horregatik esaten da europar, eta ez europar; edo kanadar, eta ez kanadiar. Bide beretik mandar eta manera. —Aurreko iruzkin sinatugabea 87.223.184.92 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2017-04-18, 02:11).

Bigarren paragrafoari dagokionez, Euskaltzaindiari bideratu beharko diozu kexa hori: euskara baturako, euskal akademiak manxera arautu du Hiztegi Batuan.
Lehenengoari dagokionez, zuk proposatutako ordena euskarak berezkoena balu, zergatik ditugu gure tradizioan sendo errotuta frantses haize, frantses arbi, frantses porru...? Jentilizioa ez da edozein adjektibo, eta [JENTILIZIO + IZEN] ordena dugu euskararen tradizioan sendo errotuta, ez alderantzizkoa.
Orotariko Euskal Hiztegira jotzen baduzu, adibideak barra-barra:
«
  • Hantik ere frantses adajioa: arrautze bat ebasten dian, idia ebatsiren diala.
  • Frantzes bandera duzu ohorez betetzen.
  • Izan direla franses errege handiak / badakike kondatzen hekien mihiak.
  • Frantses armada bozkariorekin hartu zuten nafartarrek.
  • Frantses Errepublika zer den orai guziz, / kanta zezakeiagu berak erakutsiz.
  • Frantses hitz bakar zonbeit ikasirik.
  • Bainan erretzetik beiratu ninduten han berean aurkitu frantses adixkide batzuek.
  • Besteak berriz Erromako frantses semenariorat.
»
Horra hor [JENTILIZIO + IZEN] ordenak tradizioan dituen sustrai sendoak. --Xabier Armendaritz   2017-04-18, 07:26 (UTC)
"Nazio zeltak" orrira bueltatu.