Eztabaida:Volta Garaia

Euskaltzaindiko Onomastika zerbitzuaren irizpena aldatu

Aste honen hasieran, ohar hau bidali nion Euskaltzaindiko Jagon sailari:

« EODAko exonimoen zerrendan (http://www.euskaltzaindia.net/dok/eaeb/eoda/exonimoak.pdf) hauxe ageri da:
BURKINA FASO (AFRIKA)
burkinafasoar (herritarra)
hist. Alto Volta (sinonimoa)
Burkina Faso (gaztelania)
Burkina Faso (frantsesa)


Hau da, izen historikotzat «Alto Volta» ageri da. Ez al litzateke «Volta Garaia» izan behar? Mendebaldeko Europako beste hizkuntzei begiratuta, hala behar duela esango nuke: frantsesez (hango hizkuntza koloniala) Haute Volta, gaztelaniaz Alto Volta, alemanez Obervolta, ingelesez Upper Volta, eta abar.

»

Gaur, Euskaltzainditik erantzun hau heldu zait:

« Egun on.

Arrazoi duzu Volta Garaia behar du izan Tamalez, EODA eguneratu gabe dago exonimia atalean. Gure asmoa da ahalik eta lasterren egitea.

Eskerrik asko oharrarengatik.


Mikel Gorotxategi
Onomastika zerbitzua

»

Horrenbestez, artikuluaren izenburua aldatzera noa; eta kontuz ibil gaitezen EODAko exonimia zerrenda erabiltzen dugunean, harik eta eguneratzen duten arte... --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 09:27, 17 Otsaila 2011 (UTC)

"Volta Garaia" orrira bueltatu.