Eztabaida:Viktor Xklovski

Patronimikoa kentzea, abizenaren transkripzioa eta politika aldatu

Kaixo:

Barkatu astuna izatea, baina kasu honetan, uste dut "Shklovsky" gabe "Xklovski" izan beharko zela transkripzioa. Bestetik, izenburuan zein bilatzailean "Borisovitx" patroniikoa kentzea proposatzen dut. Oso gutxik ezagutuko dute patronimikoa eta bai izen-abizenak (behintzat pixka bat gehiagok) eta horregatik, uste dut erosoagoa dela "Viktor Xklovski" (ala "Viktor Shklovsky") bilatzea "Viktor Borisovitx Xklovski (Shklovsky)" baino. Gainera Wikipedian izen errusiarrekin hala jokatzen duzue, "Aleksandr Kerenski" eta ez "Aleksandr Fiodorovitx Kerenski", "Anna Ulianova" eta ez "Anna Ilinitxna Ulianova". Beste gauza bat da artikulu-hasiera, beltzez markatua, hori bai mantenduko nukeela "Borisovitx". Azkenik. aldaketa hau, testukoa da eta nik neuk egin nezake, baina ez naiz ausartzen. Xklovskik politikan 1917an (eseristen aldekoa izna zen) eta batez ere Otsaileko irautlzan izna zuen inplikazioaz ari naiz. Otsaileko iraultzetan oso inplikatua egon zen, eta masen zuzendarietako bat izna zen, besteak beste Orlando Figes historiagileak dioen moduan. Hemen Xklovskiren inplikazioa aipatzen duten lotura bi: http://k17.eus/data/tropen-altxamenduak-eman-dira-petrograden/ http://k17.eus/data/petrograd-iraultzaileen-kontrolpean/

Errusierazko Wikipedian ere informazioa dago, eta ukrainerazkoan baita.

(Draza Mihailovitx)

Izenburuan eta informazio taulan egin ditut zuk iradokitako aldaketak. Otsaileko iraultzan izan zuen parte hartzeari dagokionez, hobe zeuk jartzen baduzu artikuluan, gaiaz badakizula agerikoa baita. Zure edizioa egin eta gero emaitzarekin guztiz pozik ez bazaude, idatzi hemen, eta saiatuko gara laguntzen. --Xabier Armendaritz   2018-01-06, 16:19 (UTC)
"Viktor Xklovski" orrira bueltatu.