Aupa Lagunok, Zera eztabaidatu nahi nuke. Artikuluan Erresuma Batuko herrialdeen eta Euskadiko selekzioaren arteko bi lerroak ezabatu ditzagun. Lehenik eta behin, objektibotasuna mantentzeko eta bigarrenik, egoera guztuz ezberdin eta konparaezina delako; Ingalaterrak, Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak euren liga eta federazio propioak dituzte; halaber, Euskal Federazioak ez du Euskal Ligarik mantentzen. Hortaz, nere eskakizunarekin bat egin dezazuen espero dut.

(Esan beharra dago, nik nahiago nukeela Euskal selekzioak internazionalki jokatuko balu, baina ez dut uste artikuluak horrelako kutsu politiko bat izan behar duenik) - Azpiazu 11:01, 6 Ekaina 2008 (UTC)

Ni ezabatzearen alde baino birmoldatzearen aldekoa naiz. Hau da, interesgarria da ikustea nola ez den beharrezkoa estatua izatea parte-hartzeko, hori datu objetibo bat da. Bestetik euskal selekzioak parte hartzen ez duela jartzeak ere garrantzia du, euskarazko wikipedian gauden heinean. Horregatik nire ustez egokiena horrelako erredakzio bat litzateke:
« UEFAn parte hartzen duten selekzio guztiak ez dira Europako estatu. Horren adibide argia dago Erresuma Batuan, non Eskozia, Gales, Ingalaterra eta Ipar Irlandako selekzioek modu independientean jokatzen duten, nahiz eta estatu berdineko kide izan. Faroe Uharteek ere berezita parte hartzen dute (? uste dut hala dela). Badira lekuak Europan non selekzio ofizialak izatea eskatzen den, Euskal Herria kasu. Hauek ez dute egoera ofiziala, ordea. »
Zer deritzozue? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:06, 6 Ekaina 2008 (UTC)
Ongi deritzot, beti ere Espainiaren ukaketaren bizpahiru hitz horiek ezabatu ezkero. Azpiazu 11:17, 6 Ekaina 2008 (UTC)
"UEFA" orrira bueltatu.