Eztabaida:Trebiñu (barrendegia)

Konderria eta Enklabea aldatu

Gaztelerazko Wikipedian Trebiñuko Konderria eta Trebiñuko Enklabea ezberdintzen dituzte, lehena bigarrenaren zatia dela esanez. Ba al daki inork hori horrela den? --Unai (esan) 11:44, 12 Urria 2008 (UTC)

Badirudi ezberdintasuna Enklabeak bai Trebiñu udalerria bai eta Argantzun hartzen dituela dela. -Theklan · ezt  · @   11:46, 12 Urria 2008 (UTC)

Neretzako nahiko nahasia da. Antza nahasten du Trebiñu udalerria Trebiñu konterriarekin. "Enclave" terminoak hartuko lituzke bi udalerri (Trebiñu eta Argantzu), jakina, "Enclave" izan daiteke udalerri oso bat edo bi, edota udalerri baten zatia beste udalerriaren barnean.

Argi dagoena zera da, Trebiñuko Wikipediako gazteleraren bertsioan ez dela inolako aipamenik egiten Trebiñuko jendearen borondateari Araba izateko.

Ba ematen du ofizialki Trebiñuko udalerria Condado de Treviño deitzen dela. Ikus hemen. Konderriak eta Argantzunek ez dute inongo lurralde ofizialik osatzen, hortik enklabearena (letra xehez beharko luke, hortaz). Aldatu beharko dugu. Ados? --Unai (esan) 12:06, 12 Urria 2008 (UTC)
Baina enklabe erabili beharrean ez al da hobe sinpleki Trebiñu hitza erabiltzea eta bertan bi udalerri daudela aipatzea? -Theklan · ezt  · @   12:12, 12 Urria 2008 (UTC)
Ez. Trebiñu herria da ere bai, Trebiñuko Konderriaren herriburua. Egin behar ditugun aldaketak hauek dira: Trebiñuko Konderria ==> Trebiñuko enklabea; eta gero, Trebiñuko Konderria (udalerri osoari buruz hitzegiteko) eta Trebiñu (herriburuari buruz hitzegiteko) ezberdindu. Ados?--Unai (esan) 12:18, 12 Urria 2008 (UTC)

Buff... hemen esaten denaren arabera, gurea ondo legoke...--Unai (esan) 18:46, 29 Urria 2008 (UTC)

Barkatu eztabaida hau hemen zegoela konturatu ez naizelako...
Trebiñun mundu guztiak "el condado"-ri buruz hitz egiten dizunean, barrendegi osoari buruz ari da, Argantzun barne. Hala ere, ofizialki "Condado de Treviño" bi udalerrietako baten izena da (bestea Argantzun izanik), eta multzo osoari "Trebiñuko barrendegia" deritzo (barrendegi hitza Euskaltzaindiaren hobespena da).
Treviño. Breve historia de un contencioso secular liburutik aterata: "El topónimo Treviño, nombre propio de la villa medieval, se ha aplicado también a un condado y a un enclave. Originariamente el Condado de Treviño era el territorio donado por Juan II a Pedro Manrique y, en la actualidad, es el nombre oficiall del ayuntamiento que forma la citada villa con las cuarenta y cinco aldeas de su término municipal. Junto con el municipio de La Puebla de Arganzón forma el Enclave administrativo de Treviño"--Assar; (erantzun hemen) 09:43, 2 Azaroa 2008 (UTC)
Izatez, Argantzun ez zen konderriaren atal gisa sortu, señorío-a izan zen. Aurrean aipatutako liburu beretik: "De menor entidad y resonancia histórica fue el señorío de La Puebla de Arganzón, que los monarcas castellanos otorgaron a los Velasco, condes de Haro... Exenta ya de cualquier connotación feudal, la expresión condado de Treviño se siguió sin embargo utilizando. Designaba el enclave administrativo burgalés en territorio alavés formado por los municipios de Treviño y La Puebla".--Assar; (erantzun hemen) 09:53, 2 Azaroa 2008 (UTC)
Alegia, azken mendeetan "Trebiñuko Konderria" barrendegi osoa deitzeko erabili dela (eta goian esan dudan bezala, oraindik trebiñuarrek gehienetan horrela erabiltzen dutela), baina zuzenena "Trebiñuko Konderria" udalerriarentzat uztea dela.--Assar; (erantzun hemen) 09:53, 2 Azaroa 2008 (UTC)
"Trebiñu (barrendegia)" orrira bueltatu.