Eztabaida:Trans-Antartika Espedizio Inperiala

Izenburua aldatu

Trans-Antartika Espedizio Inperialaren ordez bestelako esamolde jatorrago bat erabiltzea proposatzen dut. Ez dakit zein izan daitekeen egokiena, edo hau bera den, baina nire ustez Espedizio Inperial Trans-Antartikoa ordena egokiagoan dago. Zer diozue? -Theklan ·   ·   17:59, 30 Abuztua 2010 (UTC)

Nik ere uste dut hobeto dagoela ordena aldatuta, baina honela: Espedizio inperial transantartikoa (minuskulatan eta marratxorik gabe), baina arazoak badaude honekin agian hobe da beste wikipedia batzuetan egin duten bezala "Endurance espedizioa" jartzea.--Assar; (erantzun hemen) 19:09, 30 Abuztua 2010 (UTC)
Ingelerazko Wikipedian Imperial Trans-Antarctic Expedition jartzen du, bertan dionez hori baitzen espedizio honen izenburu ofiziala, bestalde "Espedizio Inperial Trans-Antartikoa" izendapena hori, gaztelaniaren ordena hitzez-hitz jarraitzea dela iruditzen zait, nire iritziz Trans-Antartika Espedizio Inperiala hobekiago gelditzen da. "Endurance espedizioa" bai, motzagoa, ia jende gehienak ezagutzen duena eta informalki erabiltzen dena da (jada artikuluari birzuzenketa hori egin diot), baina kontua da espedizio honetan "Endurance" ontzia eta nora ezean galduta ibili zen bere eskifaiaren istorioa ezagunak izanik ere, espedizioaren erdia osatzen zutela, "Aurora" ontziak eta Ross itsasoko taldeak ere espedizioan parte hartu zutela, batez ere ez hain "loriatsua" den hornidura-biltegiak jartzen: ezkutuko lan zikina eta esker gabea. Ni oraingo izenburua mantentzearen alde nago, eta beste izendapenekin birzuzenketak burutzea.--Euskalduna; (esaidak hemen) 19:07, 2010ko irailaren 2a (UTC)

Artikulu nabarmendua aldatu

 
Koadro honek artikulu baten nabarmentze egoera adierazteko balio du.
  • Gaiaren garapen sakona:  
  • Kalitatea:  
  • Erreferentziak:  
  • Wikituta:  
  • Gramatika eta ortografia:  

Azken erabakia: Artikulu hau nabarmendua izatea erabaki da bozketan.
Artikuluaren nabarmentze egoera azkenenekoz eguneratutako data: 2011-04-18.


"Trans-Antartika Espedizio Inperiala" orrira bueltatu.