Eztabaida:Space Invaders
Irudi okerra
aldatuInfotaulan agertzen den irudia ez da zuzena, faltsututako irudi bat da, baina ez dakit nola aldatu infotaula hori.
Irudi zuzena hemen ikusi daiteke adibidez:
- https://www.arcade-museum.com/game_detail.php?game_id=9662
eu.wikipedia ez da irudi oker hau duen bakarra, txarto dute ere: an, ast, ca, es eta gehiagok... Gaizki ulertuaren jatorria agian fr.wikipedia izan daiteke, han irudi hau Space Invaders jolasaren klon batena dela diote.
Nire ustez klon bat baino troleada bat da, irudia faltsututa dagoela nahiko nabaria da. Esaterako, goiko estralurtarrak 1979an Namco-k ateratako Galaxian jolasekoak dira, eta hauen pixelen tamaina askoz handiagoa da testuen pixelen tamaina baino.
—Aurreko iruzkin sinatugabea Kapelonil (eztabaida • ekarp.) lankideak idatzi du.
- Eskerrik asko Lainobeltz. Ikusi dut beste hizkuntza batzuk ere irudia zuzendu dutela (ez denak oraindik).
- Infotaulan beste akats bat dago, jolas hau Arcade plataforman argitaratu zen lehen aldiz, testuan esaten da baina infotaulan ez. en.wikipedian ordea Arcade lehena agertzen da.
- Nondik dator infotaularen informazioa? Editatu daiteke?
- —Aurreko iruzkin sinatugabea Kapelonil (eztabaida • ekarp.) lankideak idatzi du.
- @Kapelonil: Hizkuntza batzutan (ingelesa adibidez) infotaulako informazioa artikuluan bertan sartzen dute. Beste hizkuntza batzutan (euskarazkoan adibidez) infotaula automatikoa erabiltzen dugu, eta infotaulak wikidatatik hartzen ditu datuak.
- Wikidatako elementua editatzerakoan (d:Q220665) aldaketa hori infotaula automatikoa darabilten hizkuntza guztietan islatuko da. -Lainobeltz (eztabaida) 23:42, 20 iraila 2021 (CEST)