Eztabaida:Silvio Berlusconi

Karguak: letra larrien erabilera aldatu

Berlusconik lortu duen politikako kargu gorena honela idatzita dakar artikuluak:


- Lehen Ministro,

- Lehen ministro eta

- lehen ministro.


Zein da egokia? —Aurreko iruzkin sinatugabea Treuiller (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2016-05-17, 23:39).

Euskaltzaindiaren «Letra larrien erabilera euskaraz» gomendioan eta EIMAren Letra larriak erabiltzeko irizpideak euskaldunoi euskara baturako eman zaizkigun jarraibideei begiratuta, letra xeheak behar dira hor. Karguen izenak (dela euskaltzainburua, dela lehen ministroa, dela kale-garbitzailea) guztiak dira berdin letra xehez idaztekoak. --Xabier Armendaritz   2016-05-18, 09:09 (UTC)
"Silvio Berlusconi" orrira bueltatu.