Eztabaida:Sami (herria)

Eztabaida:Samitar» orritik birbideratua)

samitar vs. sami Kaixo, ez dakit pertsona talde honi deitzeko 'samitar' hitza erabiltzea zuzena den. Argia astekarian atera zen artikuluan 'sami' erabili nuen bere garaian eta Berria egunkariak ere hitz hau erabiltzen du. Euskaltzaindiaren hiztegian ez dut topatu ez bat ez beste. Larbelaitz 13:44, 25 Otsaila 2010 (UTC)Larbelaitz

Apa Larbelaitz! Euskaraz ez dago idatzizko tradiziorik bietako izendapen bat aukeratzeko. Nik 'samitar' izendapenaren alde egingo nuke, herri hau bizi den inguruko hizkuntzek eta samierak berak erabiltzen dutelako (iparraldeko samieraz 'sámit', norvegieraz eta suedieraz 'samer', finlandieraz 'saamelaiset'). 'Sami' hitza bestalde, kultura honen inguruko izendapenentzako erabiliko nuke (adibidez, sami kultura edo sami sukaldaritza); egia da ingelesean eta gazteleran 'sami people' eta 'pueblo sami' erabiltzen dela, baina niri pertsonalki, 'samitar' izendapena egokiagoa iruditzen zait. Sikret8 23:59, 25 Otsaila 2010 (UTC)

Kaixo, Sikret8. Orain ikusi dut zure iritzia. Hala ere, iritzi horretan esaten duzuna, «sami» erabiltzearen aldeko da: «frantziar sukaldaritza» eta «frantziar kultura» esaten dugun bezala, «sami kultura» eta «sami kultura» erabiliko dugu, samiak direnez (euskaraz «frantziar sukaldaritza» da berezko ordena, nahiz eta batzuek —batez ere azken urteotan— kontrako ordena erabili). --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 11:48, 5 Ekaina 2010 (UTC)

Epa! Joe, egia esan izendapen honek buruhausteak sortzen ditu, e? Dena den, nik ez diot arazorik ikusten samitar hitzari. Samitar eta Sami etnia baliokideak dira, eta "sami etnia" jarri beharrean, bere garaian egokiagoa iruditu zitzaidan euskal atzizkia txertatu eta "samitar" izendapena erabiltzea. Argi dago zeozerri erreferentzia egiteko "Sami" izen bat dagoela; ba izen horren gainean hizkuntzarentzako eta herritarrentzako izendapenak sortzen dira, samiera eta samitar. Nik behintzat ez diot inongo arazorik ikusten, esan zuk. -Sikret8 14:04, 5 Ekaina 2010 (UTC)
Kontua da sami ez dela leku izena, gentilizioa baizik. Orduan, samitar idaztea, portugestar, frantsestar, espainoldar... idaztea bezala da: okerra.
Zuzena litzateke, ordea, sapmitar. Lekuaren izena Sápmi denez, hortik sapmitar ateratzen da. Beste herri batzuekin bezala, bi aukera genituzke, bi sinonimo:
  • aleman = alemaniar
  • espainol = espainiar
  • frantses = frantziar
  • greko = greziar
  • katalan = kataluniar
  • portuges = portugaldar
  • sami = sapmitar
Bot batekin erraza litzateke samitar guztiak sapmitar bihurtzea, ondo baderitzozu. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 22:10, 5 Ekaina 2010 (UTC)
Aaamigo...arrazoi duzu ba! Ez dakit, zure esku uzten dut Eztabaida:Euskaldun artikuluan gai honetaz asko dakizula ikusi baitut! Jeje! Proposamen bat, beste hizkuntzetan, munduko etnien artikuluen izenburuetan plurala erabiltzen dela konturatu naiz (adibidez, fineses, suomalaiset..) eta euskaraz aldiz singularra erabiltzen da (italiar). Eta artikulu honen izenburua sapmitar edo etnia hitza erabili beharrean, samiak izango balitz? -Sikret8 23:34, 5 Ekaina 2010 (UTC)
Eskerrik asko loreengatik. Hizkuntzen eta antropologiaren oso zalea naiz, eta saiatzen naiz horietaz ikasten.
Talde etniko honen izenari dagokionez, beste hizkuntzetan begiratu dut eta saltsa handia dago: ez dute arau bera aplikatzen beti. Euskal Wikipedian ere berealdiko saltsa dugu etnia izenetan. Beharbada koherenteena —gai horretan ere— ingelesezko Wikipedia da, eta gehienetan herritarraren izena jartzen dute, singularrean (Hitchiti, Quinnipiac, Mambai...), edo people (herria) eransten diote etniaren izenari. Nik proposatutakoa (atzetik «etnia» jartzea) beharbada egokiena litzateke antropologiako lan espezializatu baterako, baina dibulgazio lan baterako egokiagoa da ingelesezko Wikipediako bi formula horietako bat hartzea, edo zuk proposatutako irtenbideetako edozein.
Ingelesezko Wikipediaren erreferentziarekin, eta eztabaidagai honetako zure aurreko ekarpena kontuan hartuta, nik bi aukera hauetako bat hartuko nuke:
  • sapmitar: ez da egokia azentua jartzea. Erdaretatik hartutako toponimoetan, Euskaltzaindiak onartzen du azentu grafikoa erabiltzea (eta ez erabiltzea ere bai: «euskarazko testuetan aukerakoa da erdal azentu grafikoaren erabilera» dio Euskaltzaindiak), baina herritarren izenetan ez du onartzen. Adibidez: leondar (eta ez leóndar). Izan ere, herritarren izenak euskaraz sortzen ditugu, ez ditugu erdaratik zuzenean hartzen.
  • sami herria.
Zeuk aukeratu egokiena deritzozuna. Ikusi dut Europako inguru horri buruzko gaietan zeu zarela Euskal Wikipediako espezialista; lan ederra egin duzu. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 09:59, 6 Ekaina 2010 (UTC)
Ieps! Eztabaida:Euskaldun eztabaida luzea irakurri ondoren, nik ere sami etniaren alde egingo nuke (samitarren ordez)...Sapmitar aldiz, Sápmi lurraldean bizi diren finlandiarrei, samiei, norvegiarrei...erreferentzia egiteko. Ongi, biak ados. Gutxinaka izendapen oker guztiak aldatzeaz arduratuko naiz! Gaitzerdi euskal wikipedian zaudela sortu den nahas-mahas hau txukuntzeko! Jeje! -Sikret8 11:09, 6 Ekaina 2010 (UTC)
Arrazoi osoa duzu, Sikret8: sami (etnia) eta sapmitar (Sápmi lurraldeko herritarra) bereiztea komeni da, bai. Egia esan, euskal etniaren eztabaida hain izan zen antzua, burutik ezabatua nuen, eskerrak zuk buru freskoarekin begiratu diozun gaiari. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 14:08, 6 Ekaina 2010 (UTC)
"Sami (herria)" orrira bueltatu.