Eztabaida:Rif
Artikuluaren izena
aldatuBadakit Euskaltzaindiak ez du toponimo hau arautu baina Berriak Rif erabiltzen du (hemen, hemen eta beste 21 aldiz), mugituko dugu? --Marklar 18:14, 3 Urtarrila 2011 (UTC)
- Elhuyarren ere Rif dator. Aldatzearen alde.--Unai (esan) 19:14, 3 Urtarrila 2011 (UTC)
- Nik ere Rif idatzi dut orain arte. Ikusi Abd el-Krim sarrera, esaterako. Joseba Sarrionandiak "Moroak gara behelaino artean?" liburuan Arrif erabiltzen du, arrifi, tarrifit, arrifiera, amazig, amaziga, amazigera... Amazigeraren dialektoak sailkatu eta zerrendatu ere egin ditu. Bistan da gaia sakonki aztertu duela, urte askotako lana da, iturri ugari erabili ditu (euskaraz, espainolez, frantsesez, arabieraz, amazigeraz...) erabiltzen diren izenek atzetik daramaten karga ideologikoa ere aztertu du... Autoritate handia da Sarrionandia, oso ortodoxoa ez izanda ere. Nire iritzia, Euskaltzaindiak zer erabakitzen duen zain, Arrif, arrifi, arrifiera erabiltzearen alde.--Lima 13:36, 6 Urtarrila 2011 (UTC)
- Eskerrik asko azalpenagatik Lima. Hala ere, ondo esaten duzun moduan, Sarrionandia ez da inoiz guztiz ortodoxoa izan (ez idazle moduan ezta euskaltzale moduan ere), eta bakarra bada... euskara egunero birsortzen ari garen hizkuntza baden ere, oraindino Rif nahiago dut. -- -Marklar 17:34, 6 Urtarrila 2011 (UTC)
- Tira, Euskaltzaindia bera ere batzuetan ez da oso "ortodoxoa" izaten. Eta ez dakit zein den Wikipediaren jarraipidea holakoetan, Arrif/Rif biak erabil daitezke Euskaltzaindiak erabaki bitartean? Euskaltzaindiari erabaki edo aholkua eman dezan eskatzen zaio? (http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/galdelekua) --Lima 22:50, 8 Urtarrila 2011 (UTC)
- Eskerrik asko azalpenagatik Lima. Hala ere, ondo esaten duzun moduan, Sarrionandia ez da inoiz guztiz ortodoxoa izan (ez idazle moduan ezta euskaltzale moduan ere), eta bakarra bada... euskara egunero birsortzen ari garen hizkuntza baden ere, oraindino Rif nahiago dut. -- -Marklar 17:34, 6 Urtarrila 2011 (UTC)
- Nik ere Rif idatzi dut orain arte. Ikusi Abd el-Krim sarrera, esaterako. Joseba Sarrionandiak "Moroak gara behelaino artean?" liburuan Arrif erabiltzen du, arrifi, tarrifit, arrifiera, amazig, amaziga, amazigera... Amazigeraren dialektoak sailkatu eta zerrendatu ere egin ditu. Bistan da gaia sakonki aztertu duela, urte askotako lana da, iturri ugari erabili ditu (euskaraz, espainolez, frantsesez, arabieraz, amazigeraz...) erabiltzen diren izenek atzetik daramaten karga ideologikoa ere aztertu du... Autoritate handia da Sarrionandia, oso ortodoxoa ez izanda ere. Nire iritzia, Euskaltzaindiak zer erabakitzen duen zain, Arrif, arrifi, arrifiera erabiltzearen alde.--Lima 13:36, 6 Urtarrila 2011 (UTC)
EIMAren zerrenda honetan ere Rifeko gerra dator: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf. Hau eta Elhuyar ikusita, nire ustez, ez dago gehiago eztabaidatzerik, Euskaltzaindiak aurkakoa erabakitzen ez duen bitartean. Sarrionandiaren ikuspuntua, hala ere, ohar bezala gehituko nuke artikuluan. --Unai (esan) 10:00, 9 Urtarrila 2011 (UTC)
- Unairekin bat nago. --Marklar 11:23, 9 Urtarrila 2011 (UTC)
- Ni ere ados. Eztabaida ikusita (eta denbora dexente pasa da) uste dut argi dagoela Rif deitu behar dela. Hala ere, oin-oihar moduan Arrik ere dei daitekeela jarriko dut. --Orereta (erantzunak) 10:30, 21 otsaila 2012 (UTC)