Eztabaida:Ramon Adan de Yarza

Artikuluak erabiltzen duen grafia (Adan de Iartza) ez zait egokia iruditzen. • Autoreak berak eta bere biografoek (geologo euskaldunek barne ) Adan de Yarza erabili izan dute, horrela agertzen da aipu bibliografiko guztietan. • Euskal grafia normalizatuarekin idazten hastekotan, Adan de Ihartza edo Igartza litzateke zuzenena. Edonola ere, Wikipedia ez da leku egokiena grafia aldaketa bat aldarrikatzeko. Hemen dagoena islatzera mugatu beharra dago; eta egunen baten argitalpenetan Adan de Igartza nagusi balitz, orduan alda genezake. Arrazoi hauengatik, beraz, artikuluaren izenburua “Ramon Adan de Yarza” formara aldatu dut. --Txikillana (eztabaida) 10:17, 11 apirila 2018 (UTC)

"Ramon Adan de Yarza" orrira bueltatu.