Propanoaren sarreran 2011-12-27 gehitutako informazioan kontraesan batzuk sartu zirela uste dut.

Lehenengo paragrafoan propanoak usainik ez duela dio eta bigarren paragrafoan (gehitutako lehena) bere usaina gas naturalena dela.

Irakite eta fusio puntuen informazioa ere ezberdina da bigarren paragrafo horretan eta atzerago dagoen "Ezaugarriak" atalean.

Behar bada datu guztiak izango dira egokiak egoeraren baldintzen arabera, baina sarrera hau aldatu behar dela uste dut; aldaketarik gabe irakurlean zalantzak sorraraz dezake eta.

Aditua ez naizenez ez dakit beste wikipedia batzuetan agertzen diren datuen artean zeintzuk diren egokienak; baina beharbada ingelesezko edo frantsesezko bertsiotan eskuin aldean agertzen den taula sartu beharko genuke, edo haiek batuz sortutako besteren bat(nahi bada orain dagoen irudia mantenduz bertan agertzen direnen ordez). Begiratu ditudan sarreretan horiek iruditu zaizkit osatuenak baina behar bada oker nago eta beste taularen bat egokiagoa da.

-Jon Peli Oleaga (eztabaida) 11:07, 5 otsaila 2013 (UTC)

"Propano" orrira bueltatu.