Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Zergatik "Pizkundea", eta ez "Errenazimentua"? Hiztegi Batuak, garai historikorako, forma hori berresten du http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=189&lang=eu&sarrera=errenazimentu 77.224.104.205 IPtik egindako iradokizuna --Assar; (erantzun hemen) 08:14, 9 Maiatza 2010 (UTC)

Ni ados Errenazimentu izan behar lukeela.--Assar; (erantzun hemen) 08:14, 9 Maiatza 2010 (UTC)
Ez nago batere ados:
1. Geure tradizio historiografiko laburrean Pizkunde = Renacimiento izan da erabili dena (Berpizkude Re-Renacimiento/Resurgir bezala), hor dago Euzko Pizkundea eta Euskal Berpizkundea.
2. Euskaltzaindiak ez du Errenazimentua hobesten, ezta gutxiago ere, Pizkundu eta Errenazimentua maila berean agertzen dira, ez batak ez besteak ez du h.-rik (http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=189&lang=eu&sarrera=pizkunde).
3. Are gehiago, Hiztegi Batu Oinarridunean Pizkunde eztabaidarik gabe onartu zen eta Errenazimentu ez:
« " Euskaltzainen oharrak

- [E208]: Errenazimentu: Ernazimendu ere erabili da, eta euskal itxura hobea dauka erna(ra)zi-rekiko antzagatik. Gogoan izan hitz hau erabat espainola dela (Cf. fr, ingl. Al. Renaissance) eta ez duela inolako tradiziorik gure artean.

- [E116]: ez diot antzik ematen zer esan nahi duen "euskal itxura hobea dauka erna(ra)zi-rekiko antza" delako horrek, baina egia da errenazimentu hori "erabat espainola dela" eta "ez duela inolako tradiziorik gure artean" (baldin tradizio zaharraz ari bagara behintzat); egia da, orobat, "ernazimendu ere erabili" dela (ik. lantaldearen txostena): 3 aldiz bildu dute XX. mendeko corpusean ernazi- formakoa eta 7 aldiz gaurko prosaren corpusean; errenazi- formakoa, berriz, 61 bat aldiz lehenengoan, eta 36 aldiz bigarrenean. Nik ez dakit hiztegi batuan jaso behar dugun, bere soilean jaso behar dugun, pizkunde definitzaile duela jaso behar dugun... baina argi baino argiago diote idazleek zein jaso behar den, bat jasotzekotan: errenazimentu. Nire proposamena: errenazimentu iz. "pizkundea".

- Erabakia: (2008-04-25) errenazimentu."

»
4. Egia da Pruden Gartziak bere liburu ezagunenean erabili zuenetik lehen ez zegoen lekuetan agertu dela, baina hobestekotan zerbait tradizioa hobetsiko nuke. Niretzako behintzat "Errenazimentu" idaztea "Aro medioa" idaztearen parekoa iruditzen zait.
Horrexegatik dagoen bezala uztea gomendatzen dut, parentesi artean errenazimentu jarriz behar izanez gero. Ez dut uste "muskulu/gihar" bezalako eztabaida batean gaudenik (non arrazoi teknikoak egon daitezkeen forma bat hobeste), kasu honetan tradizioa VS forma berri bat da. Miriku 08:32, 9 Maiatza 2010 (UTC)

Galdera bat: hitz honen sarrera Pizkundea da, erran nahi al baitu -a barnean duela (a itsasia)? Alta, hiztegietan "pizkunde" ageri da. Galdera hau jakiteko nola idatziko zenukete: "Pizkundeako kantuak" edo "Pizkundeko kantuak" (bigarrena hautatuko nuke nik). Zer deritzozue? Borat lankideari sinatzea ahaztu zaio

Artikuluaren izenak "a" darama, izen berezia delako, ez pizkunde hitzak a itsatsia duelako. Euskal wikipedian izen arruntetan ez da artikulua jartzen, baina izen berezi bihurtutako izen arruntetan bai, adibidez Erdi Aroa baina "Erdi Aroko zaldunak", Eguzkia baina "Eguzkiko izpiak", etab.--Assar; (erantzun hemen) 09:59, 20 Iraila 2011 (UTC)
Ados Assar, argi da. Eskerrak hain laster erantzuteagatik!
"Pizkundea" orrira bueltatu.