Eztabaida:Euskal pilota

Eztabaida:Pilota» orritik birbideratua)

Commons aldatu

Josugonik, azalpenik eman gabe, {{Commons}} txantiloia aldatzen du behin eta berriz. Nik Commons:Pelota artikulura berbideratu nion, baina hark Commons:Category:Pelota nahiago du.

Nire ustez, wiki artikuluak Commons-en artikuluekin lotuak izan behar dira, eta bestaldean wiki kategoriak Commons-en kategoriekin lotuak izan behar dira. Orduan, zergatik wiki artikulua Commons-en kategoriarekin lotu?

--Casaforra (parlem-ne) 07:51, 18 Ekaina 2007 (UTC)

EPEL + ko = EPELeko / EPELgo aldatu

Eskuzko Pilota Enpresen Liga izena jarri dioten liga horretako txapelketen artikuluetan, «EPELko» ageri da sistematikoki. Euskara batuan, baina, -l bukaera duten hitzei -ko eranstean, bi aukera hauek ditugu: Zizurkilgo edo Zizurkileko. Normalean lehenengoa erabiltzen dut neronek, baina kasu honetan beharbada hobe genuke EPELeko erabiltzea. Zer deritzozue? --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 17:40, 6 Urria 2010 (UTC)

Dena dela, ikusten ari naiz, berez EPELen txapelketa dela (liga horrek antolatzen duen txapelketa, eta ez liga horretan gertatzen den txapelketa). Beraz, aldatzera noa. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 17:43, 6 Urria 2010 (UTC)
"Euskal pilota" orrira bueltatu.