Eztabaida:Oiartzungo Trabajadoreak

Latest comment: duela 8 egun by Gotzon in topic Trabajadoriak?

Trabajadoriak?

aldatu

Zalantza handi bat sortzen zait «trabajadorik» horrekin, @Wikimadari. Ohartzen naiz gaztelaniaren mailegu markatu batez ari garela,hau da, ez luke zentzurik «Oiartzungo langileak» izatea, baina artikuluan aipatzen diren iturri guztiek «trabajadoriak» diote. Uste dut ezinbestekoa dela mugatzailea, nahiz, agian, Oiartzungo hizkeretako batean mugatzailea ahoskatzen ez den.

Iruditzen zait artikuluaren izenburuan eta testuan «trabajadoriak» izan behar direla. Gotzon 10:24, 2 uztaila 2024 (CEST)Reply

Nik ere horrela pentsatzen dut baina lan horretan ari direnak "trabajadorik" izatea eskatu didate. Hala ere aztertuko dugu gaia. Eskerrik asko zure ekarpenagatik Wikimadari (eztabaida) 23:02, 6 uztaila 2024 (CEST)Reply
Mila esker erantzunagatik, @Wikimadari.
Zalantza gehiago sortzen zait, dena dela: esaten duzunean «lan horretan ari direnak», zein dira, zehazki? Izan ere, Kattin Txiki elkartearen webgunean «trabajadoriak» ageri da, mugatzaileaz.
Aldiz, beste iturri guztiek (Oarsoaldeko Hitza, Berria, Oiartzungo Udala eta abar) «trabajadoreak» esaten dute. Hobeki pentsatuta, uste dut hala erabili beharko genukeela guk ere, «trabajadoreak». Gotzon 10:26, 7 uztaila 2024 (CEST)Reply
Kitto. Hitz egin dut Kattin Txikikoekin eta aldaketa egin dugu Oiartzungo Trabajadoreak-era. Eskerrik asko berriz ere Wikimadari (eztabaida) 18:29, 7 uztaila 2024 (CEST)Reply
Mila esker zuri, @Wikimadari. Gotzon 18:40, 7 uztaila 2024 (CEST)Reply
"Oiartzungo Trabajadoreak" orrira bueltatu.