Eztabaida:Maria Muzytxuk

Transkripzio akatsa: Muzytxuk ✓ / Muzitxuk

aldatu

Kaixo! Emakume honek ukraineraz idatzitako izen-abizenak ditu, ikus, bestela ukrainerazko і letra bereizgarri hori: Марія Олегівна Музичук). Euskaltzaindiaren 156. arauaren arabera ukrainerazko и letra y idazten da euskaraz. Esaterako Юлія Тимошенко → Julia Tymoxenko. Hortaz, bere abizenaren transkripzioa Muzytxuk da. —Aurreko iruzkin sinatugabea 46.222.199.84 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2017-12-26, 23:57).

  Egina. Eskerrik asko oharrarengatik. --Xabier Armendaritz   2017-12-26, 23:03 (UTC)

Galdera bat: Maria ordez ez zatekeen "Marija" izan beharko? izan ere i eta "Ia" letrak segitua datoz, eta nik esango nuke "ija" transkribatu beharko zatekeela.

Bestetik patronimikoa kasu honetan "Olehivna" beharko zatekeen ez "Olegivna"; ukrainerazko "г" "h" ahoskatzen baita. Berdina bere ahizpa Anna Muzytxuken kasuan.

(Draza Mihailovitx)

Patronimikoa

aldatu

Anna Muzytxuken kasuan bezala, "Olehivna" jarri dut, "Olegivna" ordez.

Олег izena berdin idazten da errusieraz eta ukraineraz, baina ezberdin ahoskatzen, eta beraz, latinikora ezberdin ekartzen: "Oleg" errusieraz eta "Oleh" ukraineraz.

Hala ere, beste zalantza bat dut, eta ez nahiz aldatzera ausartzen: uste dut "Maria" ordez "Marija" beharko zatekeela.

"Maria Muzytxuk" orrira bueltatu.