Eztabaida:Lurretik gertuko objektu

Latest comment: duela 4 urte by Theklan in topic Izenaren justifikazioa

Izenaren justifikazioa aldatu

Ingelesezko Near-Earth object terminoak ez du ia bibliografiarik euskaraz eta hori dela eta, han hemengo testuak ikusi ondoren, izen hau jartzea erabaki dut, norbaitek zuzenago bat proposatu arte. Elhuyarren hiztegian "hurreko" hurbil eta gerturen sinonimo gisa onartuta dago. Ingelesezko izenari begira, "Lur" eta "Hur" izenak marratxo baten bidez lotu ditut eta "argizagi" terminoa erabili dut objektu astronomikoak izendatzeko onartuena delako. Euskarazko Wikipedian objektu hauek hiruzpalau aldiz izendatuta daude saihesbiderik hartu gabe eta honela izendatu dira: "Lurretik gertuko objektu" eta "Lurretik hurbileko objektu" baina ez dut uste oso zuzenak direnik. Gainera, "hurbil" eta "gertu" izenak saihestu egin behar direlakoan nago, oso erabiliak izanda nahasgarriak izan daitezkeelako. Xabi22 (eztabaida) 18:18, 8 abendua 2019 (CET)Reply

Nik, egia esan, bi arazo ikusten dizkiot: "argizagi" badakit badugula, baina "objektu astronomiko" edo "objektu" egokiago ikusten dut. Lur-Hurreko baino, Lur-hurreko jarriko nuke, ez biak letra larriz. Hala ere, "Lurretik gertuko objektu" ere ulergarriago egiten zait. Ea zer dioten beste batzuek. -  Theklan ·   ·   18:17, 10 urtarrila 2020 (CET)Reply
Theklan "Objektu astronomiko" baliatzea kontraesan bat delakoan nago, entziklopedia honek "argizagi" terminoa hobetsi zuelako. Hala ere, "objektu" ere bideragarri ikusten dut. Dena dela, terminologia hau zehaztu behar delakoan nago, artikuluen izenburuetan nahasmendurik sor ez dadin:
Xabi22 (eztabaida) 18:35, 10 urtarrila 2020 (CET)Reply
Hobetsi baino, "argizagi" jarri zen, baina ez da egon eztabaidarik. Niri, paradoxikoki, hitz iluna iruditzen zati. -  Theklan ·   ·   18:42, 10 urtarrila 2020 (CET)Reply
Niri hitz egokia iruditzen zait Theklan, euskaraz hitzen bat bada edozein kontzeptu azaltzeko hori maileguaren aurretik sustatu behar delakoan nago. Gainera, Euskalterm-ek, Elhuyarren hiztegiak eta Euskaltzaindiak berak "astro" terminoaren sinonimo zehatz gisa dute. Historia handiko hitza dela ere esan beharra dago. Alabaina, "objektu astronomiko" kontzeptua zabalegia gera daiteke artikulu honen eta beste batzuen izenburuetarako, izar edo galaxia bat ere objektu astronomiko bat delako eta artikulu honek ez dielako halakoei erreferentzia egiten. Dena dela, eztabaida mardul bat sor daiteke gai honetatik. Xabi22 (eztabaida) 21:54, 10 urtarrila 2020 (CET)Reply

Sarea arakatzen ibili ondoren ikusi dut Berria eta EITBk "Lurretik gertuko objektu" terminoa erabili dute bizpahiru aldiz: 1 eta 2. Xabi22 (eztabaida) 11:29, 11 urtarrila 2020 (CET)Reply

Uste dut ohikoagoa dela, bai. -Theklan (eztabaida) 21:02, 18 urtarrila 2020 (CET)Reply
"Lurretik gertuko objektu" orrira bueltatu.