Eztabaida:Leon Trotski

Masoia? aldatu

Kategorien artean "Errusiako masoiak" eta "Ukrainako masoiak" ikusi ditut.

Masoia al zen Trotski? Harrigarria zait, koomunismoa masoneriaren kontrakoa (eta masoneria komunismoaren kontrakoa) izan baita historikoki. (Agian kontrakoa ez, baina bai "dibergentea").

(Draza Mihailovitx)

Niri ere harrigarria egin zait, nahiz eta posible zitekeen bere bizitzako aldi labur batez masoi izatea, adibidez. Hala ere, artikuluan masoia zela adierazten duen inolako iturririk aipatzen ez denez, eta ingeles, frantses nahiz gaztelania wikipedietan horren arrastorik ez dagoenez, kezkarik gabe ezabatuko dut oraintxe. --Xabier Armendaritz   2018-01-18, 09:05 (UTC)
Eztabaida bati nola eta nondik erantzuten den ez dakidanez, hemendik egingo dut. Leon Troskiren artikulua aurretik egina zegoen, eta nik "osatu" egin dut. Kategoriak aurretik sartuta zeuden, eta ez naiz ausartu mugitu edo ezabatzera, uste baduzue kategoria hori gaizki dagoela, kendu eta kito. Mila esker —Aurreko iruzkin sinatugabea Joxan Garaialde (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

Sobietar Batasuneko militarra aldatu

"Sobietar Batasuneko militarra" kategorian sartu dut, izan ere 1925 artean Armada Gorriaren "lehendakari" izan baitzen (eta ordurako SESB sortua zen). Norbaitek argudia dezake ez zela militarra,, baizik eta Armada zuzentzen zuen politikari (Carma Chacon edo Cospedal Espaonian izan bezala, eta hauek inor ere "militar" gisa hartzen ez dituztelarik; adibide tonto bat jartzearren) baina uste dut kategoria honetan egon beharko zatekeela.

(Draza Mihailovitx)

"Leon Trotski" orrira bueltatu.