Mezu hau nere iritzi apalean oinarrituta eta borondate onenarekin zuzenduta dago:

Adar jotze bat da euskarazko Wikipedian ofizialki euskarazko grafia duten Euskal Herriko udalerrien gaztelerazko birzuzenketa egitea, administrazio eta agintariek udalerri hauek izendapen ofizial bakarra zutenaren agiriak aspaldi kaleratu zituztelako, martxan honetan txinatarraren grafiaz ere jarriko beharko dugu. Adibidea: Leitza. Leitza, udalerri honen izena ofizial bakarra Leitza da, bai euskaraz, gazteleraz, frantseseraz edota hawaieraz, nere ustez Leiza izendapenarekin birzuzenketa egitea leitzatarrei eta orokorrean euskaldunei euskarazko Wikipediatik iraina egitea da. Birzuzenketak praktikoak eta errealitatean oinarrituak izan behar dira, kasu honetan eta beste askotan (Lantz adibidez) ez da birzuzenketaren beharrik, gazteleraz ere Leitza edo Lantz direlako, begiratu ezazue telefonoaren gidan edota edozein agiri ofiziletan. Erdaldun batek Leitza irakurtzean ongi daki zein udalerriren artikulua irakurtzen ari den, birzuzenketaren arrazoia grafia ofizial eta euskaldunetik gaztelerakoaren arteko ezberdintasuna egundoko ulertezina balitz balitzateke bezala

Bestela idatzi ondorengo birzuzenketak ere, gaur egun "oso praktikoa" baidira: Villareal de Urrechua, Urrechua, Ezquio-Ichaso, Beasaín, Villafranca de Ordicia, Villafranca de Oria, Abalcisqueta, Isasondo, Villareal de Oria, Lazcao, Ataún, Olaverria, Idiazaval, Azcoitia, Zarauz, Rigoitia, Oyarzun, Cruces del Caudillo, Deva, Cestona, Motrico... gauza da izendapen horiek ez direla ez euskarazkoak, ez ofizialak, ez inongo hizkuntzetakoak... bi hitzetan: gaur egun ez dira existitzen. Aspaldi akituak edo txokoratuak daude. Hori gutxi balitz guri inposatuak izan ziren. Ez ditzagun guk modu ergelean berrargitaratu: denbora, lan eta aipatuko nituen "beste gauza" asko behar izan baigenituen horietaz behingoz ahazteko.

Euskaldunen izenei ere birzuzenketa egin beharko genizkieke, oso "praktikoa" baita: Iñaqui Perurena edo Ignacio Perurena, Domingo Perurena txirrildularia, Javier Lete eta Benito Lerchundi abeslariak... aldiz, Juan Sebastian Elkanori edo Kosme Damian Txurrukari, Juan Sebastian Elcano edo Cosme Damián Churruca birzuzenketa egitea logikoa iruditzen zait, pertsonaia hauek beraiek euren izenak idaztean eta bere garaiko jendeak honela idazten zutelako. Baina Getariako Elkano auzoaren Elcano birzuzenketa egitea? Zer da hau entziklopedia bat edo erdaldunen zerbitzurako itzultzaile automatiko bat? Hortarako baudaude itzultzaile egokiak dituzten webguneak.

Beste gauza bat da izendapen elebidun ofizialak dituzten udalerriak: Iruñea, Bilbo, Agurain, Donostia, Tutera, Lizarra, Gasteiz, Baiona, Erronkari... birzuzenketa egokiak egitea: Pamplona, Bilbao, Salvatierra, San Sebastian, Tudela, Estella, Vitoria, Bayonne, Roncal... udalerri hauek bi izen ofizial baidituzte (Baionaren kasuan bakarra eta frantseserazkoa).

Zeinek erabili behar du entziklopedia hau? Euskaldun batek edo euskaraz edo euskal grafiaz tutik ez dakien norbaitek? Logika piska bat behar dugula uste dut eta "xalotasun eta zuzentasun politiko" gutxiago...

P.D.: Joan zaitezte kataluniera eta galizierazko wikipedietara eta idatzi garai bateko Katalunia eta Galiziako Arenas del Mar, Monserrat, Garrocha, Sanjenjo, Laje edo Mujia udalerrien izenak... ea Arenys de Mar, Montserrat, Garrotxa, Sanxenxo, Laxe edo Muxia udalerrietarako birzuzenketak "agertzen" diren. Nik ezetz uste dut. Zoritxarrez, bai katalandarrek nahiz galiziarrek gauzak euskaldunok baino argiagoak dituzte. Guk oraindik geure izendapen ofizialak erabiltzeko beldurrez gaude, Leitza edo Lantz izendapen soilak erabiltzean erdaldunei "minduko" ditugunaren beldurrez eta Leiza eta Lanz birzuzenketak jarriaz eurek mindu edo nahastu ez daitezen "saiatu" nahian.

Gero arte.

--Euskalduna (esaidak hemen) 16:21, 2009ko abuztuaren 25a (UTC)

Berbiderapen pilo bat ezabatu dut gaur, beharrezkoak ikusten ez nituelako, baina nire ustez Lanz eta Leiza sarreretan berbiderapenak ondo datoz. Nik neuk askotan sartzen dut hanka ezagutzen ez ditudan toponimoekin, eta ez dut uste bakarra izango naizenik. --Unai (esan) 14:33, 25 Abuztua 2009 (UTC)
Euskalduna, mesedez, lasaiago idatzi. Granadarrek egin dituen lan batzuk oso eztabaidagarriak dira, adibidez hau. Nire ustez Leizak birzuzenketa bat behar duen edo ez eztabaidagarria da eta ziur zurekin ados nagoela. Baina eskatuko nizuke gauzak lasaiago hartzea bestela egunen batean bihotzekoak emango dizu eta ez ditugu Wikipedialariak soberan. Nire ustez ere Leiza soberan dago, baina adibidez Otxandiano edo Legutiano ez daude soberan (Ez dakit existitzen diren), jende askok, batez ere nagusiak, horrela izendatzen dituelako. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 14:37, 25 Abuztua 2009 (UTC)
Zuekin bat nator, dena dela begiratu beharko litzateke ea Leitzarrek edo inguruko jendeak Leiza esaten dion ala ez. Nik suposatzen dut ezetz baina tira. Beste gauzatxo bat, {{eztabaidatua}} txantiloiak jarri dituzunean birzuzenketa hauek artikulu bihurtu dira, eta erabat antiestetikoak gainera. Zergatik ez duzue eztabaida hau txokora eramaten eta birzuzenketak zeuden bezala uzten edo ezabatzen (momentuz)? Ondo izan! Tximist Zer berri? 14:54, 25 Abuztua 2009 (UTC)
Theklan, mesedez, neurekiko esan duzun bihotzekoaren azken aipamen hori gustu txarrekoa iruditu zait. Gauza bat da udalerrien izendapenari buruz gartsuki eztabadaitzea eta beste bat pertsonaren aurka joatea: ez zaitez estabaida honetan aipatu berri duzun Granadar erabiltzailearen pare jarri, ongi dago berau babestea neure aurka bizkarretik eta administratzaileen eztabaidaguneetan direnak eta ez direnak koldarki idazten dituenenean, edo beraren aurrean itsu batek bezala jokatzea, baina ez beraren pare jartzea. Beharbada zu lasaitu beharko zenuke: ez gaizki hartu baina neurtu ongi zure hitzak.
--Euskalduna (esaidak hemen) 19:41, 2009ko abuztuaren 25a (UTC)
Niri ondo iruditzen zait honelako bideraketak egotea. Unaik dioen bezala, batzuetan herri edo bestelako baten izena nonbaiten irakurri eta euskarazko baliokidea ez dakigunez, ikusitakoa idazten dugu. Gauza bera beste hizkuntzetako wikipediatan. Adibidez, frantsesekoan fr:Donostia idatzi eta fr:Saint-Sébastien (Espagne) artikulura bideratzen du. Arazorik gabe. Hala ere, nik ez dut denborarik pasako bideraketa hauek egite. Badirudi badabilela norbait hori egiten (nahiz eta, arrazoi linguistikoak baino beste arrazoi batzuk dituelakoan nago). Laburbiltzeko, nik horrelako bideraketak mantentzearen alde. --josugoni (erantzun hemen) 19:59, 25 Abuztua 2009 (UTC)
"Leiza" orrira bueltatu.