Eztabaida:Kontrolatutako saiakuntza ausazkotu

Latest comment: duela 1 urte by Joxan Garaialde in topic Ausaskotu -Ausazkotua?

Ausaskotu -Ausazkotua?

aldatu

Ziur aski nahasirik egongo naiz, baina kasu horretan "a" eraman beharko lukeela uste dut, definizio batez ari baikara. Behar bada, ez da gauza bera izango, baina Hondarribiarekin gertatzen den bezala, Hondarribiak ez du a itsatsirik, baina bere izena Hondarribia da, eta ez Hondarribi. Kasu horretan, antzekoa dela iruditzen zait. Kontroatutako saiakuntza ausaskotu-ri zerbait falta zaio definitzeko, eta hori "a" marka da. Joxan (eztabaida) 17:33, 5 azaroa 2022 (CET)Reply

@Joxan Garaialde: ikus: Wikipedia;Politikak/Artikuluen izenburuan -a mugatzailea jartzea. Behin egin zen saiakuntza baten izena balitz -a hori edukiko luke (adibidez (Millikanen esperimentua), baina kasu honetan uste dut ez dagokiola -Lainobeltz (eztabaida) 19:50, 5 azaroa 2022 (CET)Reply
Nik ez dut horrela ikusten. Kontrolatutako saiakuntzak zebait saiakuntza motakoak izan daitezke, baina Kontrolatutako saiakuntza ausazkotua mota konkretua da, beraz, bakarra, eta artikulua behar du. :Artikuluen izenburuak, sarrera eta atalak «Beharrezkoa izango da, ordea, elementu zehatz bati buruz ari bagara» Joxan (eztabaida) 13:52, 6 azaroa 2022 (CET)Reply
Mota konkretua bai, baina ez saiakuntza konkretua. Hamarmila Kontrolatutako saiakuntza ausazkotu egin ditzakezu -Lainobeltz (eztabaida) 18:20, 6 azaroa 2022 (CET)Reply
Beraz, mota konkretua bada, hau da mota konkretu bakarra, artikulua behar du. Kontrolatutako saiakuntza hausazkotu jarriz gero, irakurtzerakoan, ez dakizu hausazkotu aditza den edo izenlagun; hasazkotua jartzean, ordea, badakizu izenlaguna dela eta izen sintagmari dagokiola, eta ez dela aditza. Beraz, ez dago anbiguotasunik, bestela, bai. Joxan (eztabaida) 18:50, 6 azaroa 2022 (CET)Reply
Kaixo Joxan, abisatzen dizut ezduzula eman izena azaroko txapelketan eta egiten ari zaren lan bikaina ez dela ari kontabilizatzen. Milesker egiten ari zaren lanarengatik! Ibarreusk (eztabaida) 13:00, 6 azaroa 2022 (CET)Reply
Hilabete honetan sariak beste batzuentzako utziko ditugu. Hala ere, hurrengo hilabeterako abioa hartzen ari naiz. Mila esker abisatzeagatik.. Joxan (eztabaida) 13:55, 6 azaroa 2022 (CET)Reply
"Kontrolatutako saiakuntza ausazkotu" orrira bueltatu.