Eztabaida:Karlos Argiñano

Euskaraz ere Karlos Arguiñano idazten al du? aldatu

Badakit gaztelaniaz sistematikoki Karlos Arguiñano idazten duela, eta bere hotel-jatetxeari izen horixe jarri diola, baina euskaraz argitaratzen dizkioten elkarrizketetan eta sukaldaria aipatzen duten gainerako euskal testuetan, Karlos Argiñano da ia grafia bakarra. Nik dakidala, horren kontra ez da agertu Karlos, eta berak ez du Arguiñano sinadurarekin testurik argitaratu euskaraz.

Beraz, horren kontrako frogarik ez bada, euskal Wikipedian dugun antroponimiako politikari jarraituz, artikulu honen izenburuak Karlos Argiñano izan behar du, u gabe.

Hori bai, Cristobal Balentziagaren eta Eduardo Txillidaren artikuluen antzera, «nazioartean Karlos Arguiñano grafiaz ezagunagoa» oharra jar geniezaioke hasieran. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 18:25, 27 Urtarrila 2011 (UTC)

Ados.--Unai (esan) 19:08, 27 Urtarrila 2011 (UTC)
Baita ni ere. --josugoni (erantzun hemen) 21:49, 28 Urtarrila 2011 (UTC)
Ados.--Adrar (esan?) 9:12, 29 Urtarrila 2011 (UTC)
"Karlos Argiñano" orrira bueltatu.