Eztabaida:Juan Crisóstomo Arriaga

Eztabaida:Juan Crisostomo de Arriaga» orritik birbideratua)
Latest comment: duela 11 hilabete by Harkaitz DT in topic Izenburu aldaketa

Ez al da Juan Cristosomo de Arriaga? Aldaketa ez da handia baina tira. - Renato Longo (Bai esan?) 21:09, 27 Urtarrila 2006 (UTC)

Bizkaitar guztiak dira de eta abizena ondoren Jaiotze partidaren arabera, nahiz eta forma hau galtzen joan den.—Theklan 21:18, 27 Urtarrila 2006 (UTC)
Arrazoi guztia daukazu, de-rekin ageri da toki guztietan. Artikulua aldatu eta tokiz aldatu dut. --Aiol 21:48, 27 Urtarrila 2006 (UTC)


Nik alderantziz uste dut. Zeintzuk dira "leku guzti" horiek? Erdal idazkiak seguruenik; nozitu eta nozitzen dugun kolonialismo kulturalaren adierazpide. Hainbeste urteren ondoren Euskal wikipedian ere haiei men egin behar diegu, akabo! Bide batez esan beharra dago harluxet entziklopedian "Arriaga Balzola, Joan Krisostomo" erabiltzen dutela. Nire ustez Juan Crisóstomo Arriaga Balzola izan beharko luke

Arretaz,

Oskarbilbao

Kaixo! Jarrai dezagun gai honetaz hitz egiten garrantzitsua baita. Euskarazko Wikipediak honen inguruan erabaki bat hartu behar baitu hemendik aurrera izenen inguruan erabili beharreko irizpideak ezarri eta jarraitzeko. Kasua desberdina bada ere, beste wikipedietan hizkuntza desberdinetan dauden lekuizenen eztabaida handia izan ohi da (erderazkoan kasu). Leku guztietan idatzi nuenean bilboko udala eta eitb-ri buruz ari nintzen . Nire aldetik hanka sartzea, onartzen dut eta horregatik uste dut eztabaidak jarraitu behar duela gauzak argi uzteko. Beraz nire ustez, hauxek dira aukerak: 1) Ohituraz erabilitako izenak erabiltzea (erderazkoak). 2) Izenak bere euskarazko forman idaztea eta erderazkoan "badaezpada" redireck-ak egitea. Ez dakit tarteko aukerarik egon daitekeenik, adibidez Harluxet-ek "Arriaga Balzola, Joan Krisostomo" erabiltzen badu, euskarazko eta erderazko izenaren arteko zerbait erabili Juan Crisóstomo Arriaga Balzola bezala. --Aiol 17:52, 25 Otsaila 2006 (UTC)

Izenburu aldaketa aldatu

Juan Crisostomo Arriaga izenburuaren ordez, Juan Crisóstomo Arriaga ezartzea proposatzen da, Euskal autoritateak proiektuaren baitan, EAL lantaldeak ebatzitako zerrendaren arabera. Harkaitz DT (eztabaida) 19:34, 15 maiatza 2023 (CEST)Reply

"Juan Crisóstomo Arriaga" orrira bueltatu.