Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Itsaspeko vs. urpekuntzi aldatu

Euskaltzaindiko Ibon Sarasolaren arabera (Euskara Batuaren ajeak liburuan dio, 1997an), "urpekuntzi" hitza baztertu beharrekoa da, eta "itsaspeko" erabili behar da. Ordutik hona hiztegietan (Elhuyar) "itsaspeko" erabili izan da. 3000 Hiztegian "urpekontzi" agertzen da, baina hiztegi hori oso zaharkitua dago. Zehazki hiztegian bertan, Ibon Sarasolak zera dio: submarino 2 m. (embarcación) itsaspeko".--Assar; (erantzun hemen) 15:02, 7 Uztaila 2009 (UTC)

Ni ados. Urpekuntzi berikeria omen da. Eta gainera hitza ontzi izanda, zergatik da UrpekUntzi? Lehen zegoen bezala uztekoaren alde.
Gainera, Euskaltzindiaren hiztegi batuan ez dira agertzen ez urpekuntzi eta ez urpekontzi, eta bai ordea itsaspeko. --josugoni (erantzun hemen) 16:16, 7 Uztaila 2009 (UTC)
Zalantzarik gabe, orduan. --Orereta (erantzunak) 16:18, 7 Uztaila 2009 (UTC)
Ba aldatu egingo dut orduan.--Assar; (erantzun hemen) 06:31, 8 Uztaila 2009 (UTC)
Ados.--Euskalduna; (esaidak hemen) 13:08, 2009ko uztailaren 8a (UTC)
"Itsaspeko" orrira bueltatu.