Eztabaida:Interpretazioa Europar Batasunean

Artikulua wikitzea aldatu

Xabier: ikasle batek egindako artikulu honekin, zein da arazoa? Nola konpon daiteke? --Koldo Biguri (eztabaida) 10:32, 2 azaroa 2017 (UTC)

Kaixo, Koldo. Uste dut galdera Xabier Cañasentzat zela, baina neuk erantzungo dizut, axola ez badizu. Ikusten ditudan arazo nagusiak bi dira:
1. Artikulu bakoitzaren hasierako esaldian, artikuluaren izenburua (honako honetan, «Interpretazioa Europar Batasunean») letra lodiz jarri behar da, eta zer den definitu behar da. Biak falta dira. Proposamen bat:
« Interpretazioa Europar Batasunean Europako erakunde horrek bere jarduna aurrera eramateko egin behar dituen interpretazio lanak dira. »
2. Kategoriaren bat jartzea falta da. Proposamen bi: Kategoria:Europar Batasuna eta Kategoria:Hizkuntzen interpretazioa.
Hutsune horiek betetzeaz gainera harira datorren irudiren bat jarriko balu, lan on-ona litzateke wikitzearen —hau da, Wikipediako formatu hitzarmenak betetzearen— ikuspegitik. --Xabier Armendaritz   2017-11-02, 13:17 (UTC)
"Interpretazioa Europar Batasunean" orrira bueltatu.