Eztabaida:Inessa Armand

Orri hau Emakumeak wikiproiektuaren lan eremuan dago. Emakumeak wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Irizpideak aldatu

Kaixo!

Kasu hauetarako, Theklan wikilariaren orrian azaldu nuen moduan, irizpide hauek erabili ditut. Kontuan hartu behar da 1917 arte gaur Errusia gisa ez ditugun lurrak Errusia zirela eta errealitate hura aintzat hartu egin zutela politika politikari askok. "Errusia" kontzeptua aldakorra da: 1917 arte Inperio bat izan zen (egun nazionaltzat ditugun nortasun asko jaioberriak ziren, eta oraindik askok nortasun horiek eta errusiarra bilbatzen zituzten), 1917 eta 1922 artean Errepublika burujabea, baina irautlza zabaltzeko planteamenduarekin (horregatik -eta baita aurreko garaien herentziagatik- berez "errusiarrak" ez ziren politikari komunista askok, Errusian egiten zuten lan), 1922 eta 1991 artean SESB deitutako Estatuaren unitate federala, eta 1991tik aurrera Estatu burujabe ez-sobietarra. Beraz errealitate aldakorrak, eta kategoria zurrun bat egiteko errealitate konplexuak. Hauek dira nik erabilitako irizpideak:

a)Egungo adieraz, "errusiar" moduan jotzen ditugun politikari guztiak, zein garaitakoak direlarik ere. Adibidez, Dmitri Medvedev, edo Juri Andropov.

b)Ukrainarrak, juduak eta abar badira...

b.1)1917 aurreko politikariak, baldin eta karrera Errusiar Inperioari lotuta, "Errusia osoko" alderdi bati lotua edo "Errusia osoko ikuspuntuarekin" egin badute politika. Mikhail Rodzianko eta Mikhailo Terextxenko ukrainarrak BAI, kasuan kasu "Ukrainako politikari" etiketa ere jarrita, izan ere, euren burua ukrainartzat ere bazuten. Kasu honetan Rodzianko eta Terextxenko "Errusiako politikari" zein "Ukrainako politikari" ere badira (Rodziankoren kasuan, "Errusiako monarkiko" bezala ere bai, errusiar monarkiaren alde baitzegoen, baina ez "Ukrainako monarkiko" moduan, ez baitzegoen ukrainar dinastia baten alde). Mikhailo Hruxevski ukrainar nazionalista EZ. Irakli Tsereteli mentxebike georgiarra BAI. Jozef Pilsudski poloniar nazionalista EZ. Pavel Akselrod judua ere BAI.

(Bigarren etiketa nazionala, hau da, "Errusiar" etiketarekin batera "ukrainar" edo "bielorrusiar" bezala jartzea baldin eta eurak hala sentitezn baziren. Adibidez, Vera Slutskaia bielorrusiar politikaria eta errusiar politikaria izan zen. Kasu honetan Vasili Xulgin kievtarra "errusiar politikari" gisa BAI, baina EZ "ukrainar politikari" gisa, bere burua ez baitzuen ukrainartzat)

b.2)1917-1922 urte artean Errusia Sobietarrean lan egin zutenak. Feliks Dzerzhinski poloniarra BAI, Josif Stalin georgiarra ERE BAI. (Kasu hauetan, "Poloniako politikari" edo "Georgiako politikari" etiketarekin bateragarriak direlarik).

1917-1922 Guda Zibilean Errusiako "Gobernu zuri" batetako parte zirenak, Gobernu hori egungo Erusiako mugez kanpo bazegoen ere. Adibidez, Baltikoko alemaniara zen Piotr Nikolaievitx Wrangel (izan ere kausa zuriak bere burua "errusiar kausa" bezala aurkezten zuen, eta "Errusia berrezartzea" zuen helburu.

Kasu honetan, Errusiarekin batera beste hainbat errepublika independente agertu ziren (sobietarrak ala ez). Kasu hauetan, politka errepublika hauei lotua egin zutenek errepublika horetakoak ziren, zer sentitzen zirelarik ere. Adibidez, Jevgenija Box Kievko boltxebikea ez zen ukrainarra sentitzen, baina "Ukraina" deitzen zen Errepubika batetako presidente zenez, "Ukrainako politikaria" da. Georgi Piatakov ere kasu berean dago. (Boxen kasuan etiketa bikoitza zukeen, 1917 aurretik Errusiako Alderdi Boltxebikean garrantzitsua baitzen, eta gainera gerora Errusian ere lan egin zuen, Gerra Zibilean).

b.3) 1922-1991 arteko sobietar ez-errusiarrak; baldin eta Errusiako Errepublika Sobietar Federalean lan egin badute. Izane re, 1922tik 1991ran "Errusia" unitate definitu eta bereizi bat da, Ukrainaz, BIelorrusiaz edo Armeziaz ezberdina zena. Kasu horertan, beren nazionalitateko politikariak, eta horrez gain errusiar politikariak ziren sobietar politikariak dira. Daniil Sulimov tatariarra BAI (Errusiar Sobietar Errepublikako lehendakari izan zen). Leonid Brezhnev EZ ("ukrainarra" eta "sobietarra" da, baina ez "errusiarra"; izan ere, "Errusian" egon bazen "sobietar" bezala egon zen, Sobietar Batasuneko instituzioetan).

Adibide bat jartzearren: Josif Stalin georgiar politikaria eta sobietar politikaria da; baina 1917 aurretik politikari nabarmena izan zenez, zein 1917-1922 arteko Errusia Gorrian zuzendari garrantzitsua izna zenez, "errusiar politikari" ere bada. 1930 arte destakatu ez balu, eta urte horretan hasiko balitz "goi-politikan" ez zatekeen "errusiar politikari" izango (Khrustxev eta Berzhneven kasuak dira hauek).--Draza Mihailovitx (eztabaida) 15:48, 25 urtarrila 2018 (UTC)

"Inessa Armand" orrira bueltatu.