Eztabaida:Iñaki Badiola

Uste dut hau jartzea guztiz mezu subjetiboa dela: Kontua da bere agintealdi laburrean etsai mordoa egin zituela. Izan ere, lagun mordoa ere irabaziko baitzituelako. Eta bestetik: Liskarrak izan zituen klubeko aurreko lehendakariekin, zeinei ustelkeria leporatu baitzien, Hemen batetik, erreferentziak beharrezkoak dira nolako leporaketak eta nori zuzenduak izan ziren zehazteko. Izan ere, ez baitut gogoratzen "ustelkeria" inolako pertsona fisikori leporatu zionik, eta gainera, hainbat presidente goraipatu zituen Badiolak, beraz, ez zuen guztiekin liskarrik izan. Are gehiago, Orbegozo presidente ohiarekin oso erlazio ona zuen eta dauka publikoki jakina denez. Beraz ez da zehatza esatea aurreko lehendakariekin liskarrak izan zituela, esan gabe norekin izan zituen. Ez genuke ahaztu behar ere, Errealeko gerenteak aitortu egin duela (Iñaki Otegik alegia), ofizialki eta epailearen aurrean, Errealarentzat kontabilitate bikoitzaz kudeatu zuela aurreko lehendakariekin (hau da, diru beltza erabiltzen zuela sekretuko kontabilitatean), eta gainera, diru beltza patrikaratzen zuela: Cobro complementos en B. Hori ustelkeri frogatua da, ez da leporaketa hutsa.

Lehenengo, Zazpi, ez ahaztu iruzkinak sinatzeaz. Bigarren, mezu subjetiboak badaude zuk zeuk alda ditzazkezu eta nahi adina informazio jarri (erreferentziaturik badago noski). Beste bat arte.--An13sa 14:21, 19 Urria 2009 (UTC)
Aupa An13. Lantokian nago eta nahigabean, korrika, badakizu, aldatu zut. Zinadura ahaztu egin zait. Subjetibotasunarena nik egin dudan zuzenketa bat azaltzeko baino ez da izan. Laister arte. --Zazpi 14:24, 19 Urria 2009 (UTC)
Lasai ez da ezer pasatzen.--An13sa 14:28, 19 Urria 2009 (UTC)
"Iñaki Badiola" orrira bueltatu.