Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Kaixo Joxemai. Etika artikuluan ezabatu didazun erreferentzia beharrezkoa dela iruditzen zait. Ez ditut zure arrazoiak ondo ulertzen. 1) erreferentzia ez dela: Wikipediako "Etika" artikulu hori laburra da eta denborarekin gehiago garatu beharko litzateke, eta horretarako erreferentzia bikaina ipini dudala uste dut (non esplikatzen eta eztabaidatzen den printzipioen etika, ondorioen etika, sentimenduen etika, balioen unibertsaltasun/historikotasuna, horien justifikazioa...), etikaren inguruan panorama zabala azaltzen da bertan. 2) zehatzegia ote den: susmoa dut "indarkeria eta balio berrien bilaketa" izenburuarengatik iruditu zaizula zehatzegia, gorago aipatu dizut ez dela horrela. Ezabatu baduzu ondo ezabatua egongo da... ez noa wikipediako eztabaia bizantinoetan sartzera. Baina ezabatu didazun testua irakurtzea gomendatuz agurtzen naiz. Ondo izan (Ketxus (eztabaida) 16:01, 8 azaroa 2014 (UTC))

Kaixo. Izatekotan, bibliografian sartu beharko litzateke, ez baita testuaren erreferentzia bat. Bibliografian sartzeari buruz, beharrezkoa dela esatea gehiegizkoa iruditzen zait. Egongo dira noski etika gai orokor moduan azaltzen duten liburuak, eta izenburuari begiratuta etikarekin baino indarkeriarekin loturiko artikulu bat dirudi (eta ez erreferentzia liburu bat) beste liburu baten baitan, etikarekin zerikusi zuzena ez duena. Esan nahi dut hori baino lehenago egongo direla erreferentzia beharrezkoagoak eta orokorragoak etikari buruz euskaraz. Irakurle batek aipamen hori irakurriko balu, izenburuari begiratuta soilik baztertu egingo luke. Ez dut zalantzan jartzen liburua eta artikulua interesgarriak direnik, baina etika ez da horien gai nagusia eta aztertzekotan zeharka soilik egingo dute. Artikulua garatuta dagoen bezala, erreferentzia liburu bat behar dugu erreferentzia moduan, gaia sakondu nahi duenak horretara jo ahal izan dezan. Gaian aditua zarela ematen duenez, artikulua sakontzeko eskatu eta eskertuko nizuke, Etika benetan artikulu gakoa baita wikipedian. Dena den, galdera bat egin behar dizut bukatzeko: interes edo lotura pertsonala al duzu artikulu horrekin? Horrela balitz, beste arazo bat sortuko litzateke: interes-gatazka. Eta hori erreferentzia hori ez sartzeko arrazoi gehigarri eta sendoa lizateke.

PD: Eztabaida hau Etika artikuluaren eztabaida orrira pasa behar dut, hura baita bere lekua.

- --Joxemai; (erantzunak) 16:26, 8 azaroa 2014 (UTC)

Kaixo Joxemai. Nola ebatzi auzia? 1) Noski egongo direla etikako liburu gehiago, nik ezagutzen dudana ipini dut (artikulu berean Filosofiako gida beste erreferentzia ipini nuen modu berean); ezagutzen ez ditudanak ez ditut ipintzen, are gutxiago besteenak ezabatzen. 2) "Dirudi, ez dirudi" arrazoitzen duzu, baina testua bera zer den ez dakizula iruditzen zait. 3) interes pertsonalarena aipatzea, sentitzen dut horrela esan beharra, baina zein arrazoi eskasez jokatu duzun iradokitzen dit. Ondo izan (Ketxus (eztabaida) 16:52, 8 azaroa 2014 (UTC))
Interes-gatazkarena arrazoi eskasa ez da. Wikipedian ez da ontzat jotzen pertsona batek idatzitako liburuak berak edo beraren lankide batek txertatzea. Ikus: Conflict of interest. Dena den, ni prest nago zure erreferentzia hori onartzeko, baina horretarako osatu beharko zenuke artikulua hango edukiarekin. Horrela, ez legoke inongo zalantzarik, erreferentzia akademiko eta neutrala litzateke. ---Joxemai; (erantzunak) 17:06, 8 azaroa 2014 (UTC)
Tira ederki. Denbora hartzen dudanean osatuko dut etikako artikulua (besteren batek ere egin lezake ezta? Nik erreferentzia ipintzearekin ez dut jada osatu edo horretarako bide eman?). Interes-gatazkaren inguruan, atera kontuak... ni filosofia zalea den tabernari soil bat naiz. Ondo izan (Ketxus (eztabaida) 17:20, 8 azaroa 2014 (UTC))
"Etika" orrira bueltatu.