Eztabaida:Donostiako Liburutegi Nagusia

Historia atalean Donostiako prentsaren historia izeneko artikulu batean eraman beharko litzatekeen informazioa dago. Estilo zuzenketak egin berri ditut eta Sebastian de Miñaño pertsonaiaren informazio biografikoa ezabatu, hori ere berari dagokion artikulura eraman beharko bailitzateke. Artikuluak agazki bat eskatzen du, bestalde. - --Joxemai; (erantzunak) 11:06, 25 urria 2013 (UTC)

Historia atala zuzendu dut eta ongi ikusten dut informazio gehiagarriarekin Donostiako prentsaren historia artikua sortzea. Bestalde, argazkiak ere igoko ditut - --Arantxa Arzamendi (eztabaida) 18:20, 27 urria 2013 (UTC)

3 argazki igo ditut baina ez dakit ongi dauden ala ez. Bestalde, Donostiako Liburutegi Nagusitik Donostiako Udal Liburutegira birzuzenketa egin nahi dut eta ez dut asmatzen. Azkenik lauki bat sortuko dut gaur egun Donostian dagoen udal liburutegien sarearekin. -Arantxa Arzamendi (eztabaida) 10:07, 28 urria 2013 (UTC)

Donostiako Udal Liburutegien sareari buruzko artikulua da, beraz, osatu beharrekoa, ezta? Liburutegi Nagusia, orduan, Udal Liburutegira birzuzentzen dut.- --Joxemai; (erantzunak) 10:15, 28 urria 2013 (UTC)

Nik uleertu dut "Donostiako Udal Liburutegien Sarea"ri buruzo artikulua sortu behar dela, hain zuzen izendapen horri dagokio orain artikulu honen hasieran azaldu den definizioa: "Donostiako Udal Liburutegia Donostiako Udalak sustatu eta kudeatzen duen liburutegi sarea da, Liburutegi Nagusiak eta auzoetako hainbat liburutegik osaturikoa. Musika eta Dantza Eskola, Cristina Enea eta San Telmoko liburutegi berezituak, Liburutegi Nagusiko Haur Sailak eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunea eta Martuteneko Amundarain mediateka ere biltzen dira Donostiako Udal Liburutegian." Liburutegi Nagusia berriz, Udal Liburutegiaren izendapen berria da, eta gaur egun 3 egoitza ditu:Alderdi Ederren helduak, Fermin Calbeton kalean haurrak eta Konstituzio plazan jarduera aretoa, funts historikoak eta zuzendaritza.-Arantxa Arzamendi (eztabaida) 16:13, 28 urria 2013 (UTC)

Artikuluaren sarrera zuzendu dut baina zuzenketak berarekin dakar izenburua aldatzea. Izenburu berria "Donostiako Liburutegi Nagusia" da, eta Donostiako Udal Liburutegitik birzuzenduko genuke.-Arantxa Arzamendi (eztabaida) 10:10, 29 urria 2013 (UTC)

"Donostiako Liburutegi Nagusia" orrira bueltatu.