Eztabaida:Baiona-Donostia Euskal Eurohiria

Zalantza bat daukat: taulan Hendaia ere ageri da, baina testuan "Estatuko" 17. gune metropolitarra dela esaten da. Hor inkoherentzia bat dagoela esango nuke. Bestalde, "Espainia" jarri ordez "Estatu" jarrita anbiguotasuna sortzen da. Zer esango lukete hendaiarrek hau ikustean, Estatua Frantzia dela, ezta? --Assar; (erantzun hemen) 19:31, 4 Maiatza 2008 (UTC)

Bide batez, ba al dauka honek inolako onarpen administratiborik? Zergatik udalerri horiek eta beste batzuk ez?--Assar; (erantzun hemen) 19:44, 4 Maiatza 2008 (UTC)
Nik dakidala ez dauka izaera administratiborik. Gainera, Euskal Euro Hiria erabiliagoa da. Ikus hemen. Nik izena aldatuko nioke, webgune horretako informazioan oinarrituta. --Unai (esaidank) 19:48, 4 Maiatza 2008 (UTC)
Bai, Euskal Euro Hiria beste gauza bat da, ez Donostiako gune metropolitarra. Finean, orain dagoen artikulua Donostialdearenaren aldaera bat dirudi. --Orereta (erantzunak) 19:54, 4 Maiatza 2008 (UTC)

Nik ez nuke Euskal Eurohiria izendatuko (lehen argitzea pasa zait), Baiona-Donostia eurohiria edo Baiona-Donostia euskal eurohiria baizik. Hala zehatzagoa da, eta dirudienez, halakoa da erabilera ofiziala ere. --Orereta (erantzunak) 19:57, 4 Maiatza 2008 (UTC)

Nigatik ados. Gauzatxo bat, Eurohiria dena batera idatzi badut, bere webgunean toki gehienetan horrela ageri delako izan da (nahiz eta webguneko orrien izenburuetan EURO HIRIA ageri den...)--Assar; (erantzun hemen) 20:03, 4 Maiatza 2008 (UTC)
"Baiona-Donostia Euskal Eurohiria" orrira bueltatu.