Aurreskua / Agurra aldatu

Nik dakidanez aurreskua aurrean dagoen dantzaria da eta dantza AGURRA da eta ez Aurreskua. —Aurreko iruzkin sinatugabea 83.56.27.221 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2018-08-01, 11:03).

Euskaltzaindiaren Hiztegiko «aurresku» sarrerak hauxe dio:
1 iz. Zortzi zati dituen euskal dantza, txistu eta danbolinaz laguntzen dena; dantza horren hirugarren zatia.
2 iz. Aurreskuko eta beste zenbait dantzatako aurrelaria. Alkatea izan da aurresku.
3 iz. Irud. Lehen tokia. Latinak eta grekoak hizkuntza guztien artean aurreskua beti hartu eta eraman dutela.
Beraz, bazenekien bigarren esanahia (segur aski, jatorrizkoa); orain, badakizu Euskaltzaindiak arautua duela (Euskaltzaindiaren Hiztegia arau-emailea baita) aurresku hitzaren esanahi nagusia dantza hauxe dela. Ondo izan, eta heldu wikipediagintzari (Euskal Wikipediak guztion beharra baitu, hobetzen eta osatzen jarraitzeko). --Xabier Armendaritz   2018-08-01, 09:27 (UTC)
"Aurresku" orrira bueltatu.