Eztabaida:Arturo Kanpion

Arturo Campión ala Arturo Kanpion? aldatu

Gai hori dela eta, Patx lankideak arrazoi hauek eman ditu nire eztabaida orrian:

« Arturo Kanpionek berak "Kampion" idazten zuen euskaraz (http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/reveus/04353364.pdf) eta (http://meta.gipuzkoakultura.net/handle/10690/68424). Bai eta zembat eta zembait (91. orrialdean), kampoan, kampora eta kamporat (297. orrialdean) bere "Gramática de los cuatro dialectos literarios de la lengua euskara" (http://www.archive.org/stream/gramticadelosc00camp#page/n5/mode/2up). Gaurko euskarazko grafiaz "Arturo Kanpion" da.

EIMAren izen zerrendetan "Arturo Campión" agertzen da, baina hau beren arauen kontra doala iruditzen zait:

«Gaztelaniazko deitura izan, baina euskarazko grafiara egokituta erabiltzen dutenen kasuan, errespetatu egingo da hautua. Adibidez: Kintana, Junkera, Konde.»

(Kasu honetan berez "Campion" italiako deitura da, "Kampion" XIX. mendeko euskarazko egokitzapena da eta "Campión" gaztelaniazkoa).

»Azentu grafikoari eta gainerako zeinu diakritikoei dagokienez, hizkuntza bakoitzaren ortografia-arauei jarraituko zaie deituretan: euskarazko deituretan, inoiz ez; besteetan, hizkuntza horren ortografiaren arabera. Adibidez:»
»González, Jiménez, Pérez, Campión, Labéguerie, Hérelle, Knörr.»
»Hala ere, izendunak berak azentu grafikorik gabe idazten badu, hala egingo dugu guk ere (Xabier Perez Euzkitze). Zalantzazko kasuetan, ez da azentu grafikorik jarriko.»

("Campion" deiturak italieraz ez dauka azentu grafikorik eta Arturo Kanpionek azenturik gabe idatzi zuen euskaraz).

»Pertsona ospetsuen grafia oso finkatuta dagoenean, bere horretan erabiliko da (Baroja). Aukera hori XX. mendeko pertsonaiekin erabiliko da batez ere.»

("Arturo Kanpion" idazten zuten bere garaiko euskarazko idazleek: Larreko (Pablo Fermin Irigarai), Jose Agerre, Damaso Intza, Alfonso Maria Zabala, Santiago Onaindia, Yon Etxaide, Gregorio Mujika, Norbert Tauer, Lino Akesolo, Basile Joannateguy, Jose Mari Satrustegi, Euskaltzaindia 1934.ean (Iruñan, KANPION jaunaren etxean, 1934-ko Orrilaren (maiatzaren) 23-an) eta abar.)

»

Nire iritzira, oso arrazoi sendoak dira, eta, kontrako arrazoirik aurkezten ez bada, «Arturo Kanpion» idazkera hobetsi behar litzateke euskal Wikipediarako. --Xabier Armendaritz   2012-02-26, 12:31

"Arturo Kanpion" orrira bueltatu.