Eztabaida:Arazketa prozesua

Egia esan, ez dut uste artikulu honetako irudia Bengoak egin duenik ("self made" ipintzen du commonsen). Beraz, hemen gutxira ezabatuko dutela ziur nago. Gainera, ez dut uste testua copyrightik ez duenik, baina hori susmo bat baino ez da...--josugoni (erantzun hemen) 18:23, 19 Abendua 2007 (UTC)

Hara irudia nongoa den: [1] (orrialdearen behe-behean). Googlen depuradora bilatuz gero, hortxe agertzen da. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 18:33, 19 Abendua 2007 (UTC)

baietz ba!, ni, nola commons-en ez zen agertzen ba irudi bat igo dut artikulu hori egiteko, lehen josujoniri esan diot ez dakidala zergatik sel-mode jarri dit, baina testua nire burmuinetik atera da.--bengoa 18:37, 19 Abendua 2007 (UTC)

Ondo dago testua zure lana izatea, baina irudiak ezin dituzu edozein lekutatik hartu eta bere horretan self-made (zuk egina) jarri. Gainera, irudi bat igo ahal izateko, beharrezkoa da aurretik lizentzia askea duela bermatzea. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 18:40, 19 Abendua 2007 (UTC)

eta nola jakiten dut nik lizentzia askea duela?Edozen kasuetan ere, ez dut berriro esta self-made hori jarriko(ez dakit noiz jarri dudan) eta urrengoan ez dut edozein lekuetatik hartuko, ez badago irudirik, ez dut jartzen eta kitto, esta?--bengoa 18:45, 19 Abendua 2007 (UTC)

Irudi bat askea izango da zuk zeuk egina bada, eta hala argitaratzea erabakitzen baduzu, eta webguneren baten aske bezala aurkitzen baduzu. Eskubide guztiak erreserbatuak dituen webgune batetik hartutako irudiak ez dira inoiz askeak izango. Era berean, lizentzia baldintzarik zehazten ez duten webguneetako edukiak eskubide guztiak erreserbatuak dituela pentsatu behar da. Dena dela, irudia askea dela egiaztatzeko aukerarik ez baduzu, ez igo irudia; irudirik gabeko artikulua sortu, eta listo.
Artikuluari dagokionean, kontuan izan Wikipediako artikuluek izaten duten itxura orokorra. Hasieran definizio orokor bat (ez duzu arazketa definitu, prozesua zuzenean azaldu baizik), eta ondoren ondorengoak. Azkenik, ez ahaztu kategoriatan sailkatu eta beste hizkuntzetarako loturak jartzen (baldin baditu). Beste artikulu batzuk begiratuz ikusiko duzu zertaz ari naizen. Ondo izan! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 18:52, 19 Abendua 2007 (UTC)
Beno, Bengoa, uste dut beste blokeo bat irabazi duzula. Googlen zure burmuinetik ateratako testuaren zati bat jarri dut eta hara: [2]! Harrigarria, testu-liburu batean ere agertzen da? Testu-liburugilea zara? -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     08:56, 20 Abendua 2007 (UTC)
Artikulua ezabatu beharrean gaude. Testu liburua DBH1eko Natur Zientzia liburu batean agertzen da (agian DBH2ko Ereinen batean, ez dut loturako artikulu oso irakurri). Bestetik 3 egun ditugu Bengoarekin zer egin pentsatzeko. Bigarren aldia da berdintsua esaten duela. Bere gezurrak ez dira limitatzen 21 urte dituela esatera, horrek berdin dio... nahiko larriak ari dira izaten jada. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     09:07, 20 Abendua 2007 (UTC)
"Arazketa prozesua" orrira bueltatu.