Eztabaida:Almuñécar

Nire infotaulako aldaketaren arrazoiketa eztabaidagune honetan aipatzen dut. Almuñecarreko biztanleei euskaraz almuñecar deritzaie eta infotaulan hala dago, sexitano izendapena soilik gaztelerazkoa eta oso lekuan-lekuko erabilpena du, bestalde izendapen horren jatorriaren azalpena zein den artikuluan zehar adierazten da.
--Euskalduna (esaidak hemen) 14:08, 2009ko abuztuaren 24a (UTC)

Izatekotan, Almuñecartar izango da, ezta? --Unai (esan) 12:08, 24 Abuztua 2009 (UTC)

Nere ustez Almuñecar bera laburragoa denez egokiago eta praktikoagoa litzateke, halere infotaulan bi izendapenak daude.
--Euskalduna (esaidak) 14:38, 24 Abuztua 2009 (UTC)

Baina Almuñecar toponimoa da. Jentilizioa ezin da berdina izan. Adibidez, ikus Carcar, edo Zaldibar.--Unai (esan) 12:40, 24 Abuztua 2009 (UTC)
Ba aizu, ez nuke zitala izan nahi, baina Zaldibar udalerriko infotaulan orain dela segundu gutxi batzuk arte Zaldibarra "jartzen zuen" (zuk oraintxe une honetan aldatu baino lehen. Zergatik?)
--Euskalduna (esaidak) 14:49, 24 Abuztua 2009 (UTC)
Mugagabean jarri dut, besterik gabe. "Zaldibartarra" jartzen zuen eta "zaldibartar" jarri dut. Eztabaida honekin zerikusi gutxi duen aldaketa, beraz.--Unai (esan) 12:56, 24 Abuztua 2009 (UTC)
Nire ustez Almuñecarreko gentilizioa Almuñecar izango litzateke euskaraz. Hau da, bertan euskaldunik balego "Zu nongoa zara?" galderari "Ni Almuñekarra naiz" esango luke. Gero ondo dato sexitar hori jartzea, baina testuan zehar. Hau da, Londreseko betiko bizilagunei cockney deritze ingeleraz, baina hori ez da euskal gentilizioa, ingelerazkoa baizik. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 12:57, 24 Abuztua 2009 (UTC)

Ez nago batere ados. Jentilizioa eta toponimoa ez da inoiz berdina. Adibideren bat?--Unai (esan) 12:59, 24 Abuztua 2009 (UTC)

Unairekin ados: tokia Almuñecar bada, herriTARra AlmuñecarTAR izango da. --josugoni (erantzun hemen) 13:01, 24 Abuztua 2009 (UTC)
Oye, ya que estáis... echadle un vistazo a Baza (bastetanos >> "bastetar", en vez de... ¿¿¡¡"bazar"!!??). Esto es para mear y no echar gota... Granadar 13:14, 24 Abuztua 2009 (UTC)
Zuk egin zenuen aldaketa hori, Granadar: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Baza&diff=631417&oldid=626610 (La hiciste tu) -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 13:21, 24 Abuztua 2009 (UTC)
¡¡Ya lo sé!! ¿¿Pero ésta también??... Granadar 15:13, 24 Abuztua 2009 (UTC)
Ziur asko herritarraren izena Almuñecartarra (mugagabean Almuñecartar) izango da, Qatar herrialdearen herritarra qatartarra delako (Euskaltzaindiaren 38. arautik atera dut). Tximist Zer berri? 13:59, 24 Abuztua 2009 (UTC)
Argudio ona... -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 15:16, 24 Abuztua 2009 (UTC)
Theklanekin bat nago. Adibidez, Irlandaren artikuluko infotaulan ere ez nuke herritar bezala Paddy jarriko, nahiz eta ingeles hiztunen artean irlandarraren sinonimoa izan, irlandar baizik, artikuluan bitxikeria gisara aipatuko nuke. Erraza da "sexitar" bezalako gaztelerazko itzulpenen tentazioan erortzea baina euskaldun bati sexitar esan eta guadixko herritar bati beharrean sexi izeneko udalerri batekoa lehenago pentsatuko luke. Era berean gaztelerako wikipediako infotaulan koxkero edo joxemaritar jartzen ez duen bezala, donostiarra baizik, koxkero eta joxemaritarren izendapena lekuan-lekukoa eta artikuluan zehar aipatzen da.
Bestalde eztabaida honetako nireganako gorroto, gezur eta ezin ikusizko azken mezua irakurrita eta denbora baterako blokeaketekin espabilatzen ez dela ikusirik, granadar erabiltzaile penagarri eta koitadu honen behin behineko kaleratzea bozkatzeko bozketa proposatu nahiko nuke. Gero arte.
--Euskalduna (esaidak hemen) 19:07, 2009ko abuztuaren 24a (UTC)
Ez gaitezen drastiko jarri, Euskalduna. Hobe da gauzak lasai hartzea, batzuek eztabaida nahi izaten dutelako... -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 17:07, 24 Abuztua 2009 (UTC)

Euskalduna: Jentilizioari buruz diozunarekin, ados. Nik bakarrik esan dut ez dudala "Almuñecar" ikusten, baizik eta "Almuñecartar". Aldatuko dut, Josugoni eta Tximist alde agertu direlako, eta Theklanek Tximisten argudioa ona dela esan duelako. Besteari buruz, hau iraurtzea gomendatuko nizuke, baita paragrafoaren azken esaldia aplikatzea ere. Izan ondo.--Unai (esan) 17:14, 24 Abuztua 2009 (UTC)

Unai, almuñecar jentilizioaren gaian arrazoia duzu. Aldiz, sexitar jartzeko gaian iritzi berdinan mantentzen naiz.
Bestalde, Eskaera atalean Granadar "pertsonaiaren" behin-behineko kaleratzearen aldeko bozketa ireki berri dut. Ongi izan.

--Euskalduna (esaidak hemen) 19:20, 2009ko abuztuaren 24a (UTC)

Kaixo! Niri ere arraro samar egiten zait sexitar bezalako toponimoak irakurtzea. Euskal Herriko kanpoko jentilizioek nondarra galderari soilik erantzun beharko liokete. Nire iritzi xumean sexitar onartzea mañoarra, oscatar ("oscense") etab. ontzat ematea bezalakoa da. Edonola ere, nahiago dut "sexitano" hitza agertzea euskarazko Almuñecartar jentilizioarekin, asmatutako sexitarrarekin baino. Tximist Zer berri? 18:14, 24 Abuztua 2009 (UTC)
"Almuñécar" orrira bueltatu.