Eztabaida:Aimar Olaizola
Latest comment: duela 1 urte by 46.222.4.14 in topic Zuzenketa
Kaixo, Kabri:
Nire ustez, forma zuzena «esku huskako pilotaria» da (forma tradizionala), ez «eskuzko pilotaria» (forma sortu berria). Tradizioa ez ezik, logika ere alde du «esku huskako» formak, gainera: izan ere, pilotan beti egiten da eskuz, oraindik ez da asmatu pala, xarea, zesta punta... erabiliko dituen makinarik (baina seguru asmatuko duela norbaitek, luzaro gabe).
Beraz, oraingoz, pilotan beti egiten da eskuz: batzuetan esku hutsik, eta beste batzuetan erreminta eskutan hartuta.
Ondo izan,
Xabier
Zuzenketa
aldatuNorbaitek Buruz Buruko txapelketeen taula formatuarekin jartzerik eta erreferentziak beharrezkoak direla dioen txantiloia kendu dezake? Mila esker. 46.222.4.14 08:57, 18 ekaina 2023 (CEST)