Zergatik agregakin, eta ez agregatu? Agrega erroak ez du euskara ematen! --Unai (esaidank) 08:20, 12 Otsaila 2008 (UTC)

Elebilan bilatuz, agregakin hitza nahikotxo erabiltzen dela ikusi dut. Euskaltermek eta Elhuyarrek hitz hori ematen dute "árido" izendatzeko (Euskaltermek agregatu ere ematen du). Hiztegi Batuan ez dator, baina agian oraindik ez dutelako ezer erabaki horri buruz. Euskaltzaindiak kontrakorik ez dioen bitartean, uste dut erabili daitekeela.--Assar 11:34, 12 Otsaila 2008 (UTC)
Arkitektura hiztegian Agregatu dator (hemen). --josugoni (erantzun hemen) 12:51, 12 Otsaila 2008 (UTC)
Zientzia eta teknologiaren Corpusean ez da agregakin agertzen, bai ordea agregatu, beraz azken hau erabiliagoa da, agian agregatu jarri beharko genuke...--Janfri; bai esan? 22:31, 12 Otsaila 2008 (UTC)
ZTCorpusean agertzen den kasuetan, "agregatu" hitzak gaztelaniazko "agregado" hitzaren esanahia dauka, ez "árido" hitzaren esanahia. Hor dago koska, "agregatu" hitzak beste esanahi bat, nagusia dena, daukala, eta artikulu honetan erabiltzen bada, nahasgarria suerta daitekeela. Ingelesezko wikipedian "construction aggregate" erabili dute, anbiguotasun hori saihesteko, baina nire iritziz "agregakin" edukita, hitza gustatu edo ez, uste dut ez duela merezi horrelako bidetik jotzeak. --Assar 08:41, 13 Otsaila 2008 (UTC)

Ondo da, dena dela, Euskaltermek diona zera da:

[3/3] Hiztegi Terminologikoa
Sailkapena: Eraikuntza eta hirigintza | Materialak eta tresnak
Definizioa: Hormigoia edo morteroa egiteko erabiltzen den hondarra, legarra edo hartxintxarra.

  • eu
    • agregatu
    • agregakin
  • es
    • árido
    • agregado
  • fr
    • agrégat
    • granulat
  • en
    • aggregate

Beraz biak dira egokiak, Bego horrela artikulua orduan.--Janfri; bai esan? 08:45, 13 Otsaila 2008 (UTC)

"Agregakin" orrira bueltatu.