Eztabaida:Adimen artifizial

Latest comment: duela 3 hilabete by Gorkaazk
Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Artikulu hau oso oso oso oso gaizki idatzirik dago, ez dakit nondik itzuli den ez eta nondik atera den bertan irakurri litekeen informazioa, egia esan gaztelera eta ingelerako artikuluekin alderatzerakoan haietan azaltzen ez den informazio ugari ikus liteke emen, adimen artifizialari buruz zerbait badakizue emen duzue lana! Eren

« Esate baterako, IA (inteligencia artificial / intelligence artificielle) / AI (artificial intelligence) hedabideetako albiste-tarteak betetzen hasita dago. Euskaraz, ‘adimen artifizial’ terminoa dabil nagusiki, baina horrek AA sigla ematen du, berriro ere ahoz erabiltzeko gauza eskas bat. ‘Inteligentzia’ erabiltzeko eragozpenik ez dagoenez gero, ez al litzateke praktikoagoa izango ‘inteligentzia artifizial’aren alde egin eta, horrenbestez, IA sigla bultzatzea, gure auzo erdaretan bezala? Sasoiz gaude komenigarriena zer den pentsatzeko. »

—Asier Larrinaga Larrazabal, 31eskutik, [https://31eskutik.eus/2023/12/13/sigla-lexikalizatuak/ "Sigla lexikalizatuak"}, 2023-12-13.

GorkaAzk (eztabaida) 09:31, 17 urtarrila 2024 (CET)Reply
"Adimen artifizial" orrira bueltatu.