Ezpeleta jauregia (Berriozar)

Artikulu hau Nafarroako Berriozar udalerrian dagoen Ezpeleta jauregiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ezpeleta jauregia (argipena)».

Ezpeleta jauregia Nafarroako Berriozar udalerrian dagoen jauregi bat da. Gaur egun Kataxar (Alkate zahar) izena du eta eremu pribatuan dago.

Ezpeleta jauregia
Kataxar
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaBerriozar
Koordenatuak42°50′N 1°40′W / 42.84°N 1.67°W / 42.84; -1.67
Map
Arkitektura

Kokalekua aldatu

Berriozarko herrigune historikoaren sarreran dago, Garbilekuaren alboan, eta Doneztebe kaleko 2. zenbakian.

Historia aldatu

XVI. mendean Joan Ezpeleta jaunak Nafarroako Gerra Zibilean jazotako guduetan aktiboki parte hartu zuen. Agramondar leinuaren aldean borrokatu zen, Errege-Erregina Katolikoek garaitu zuen horretan. Gaztelar errege horrek Ezpeletari Berriozarko jauregia konfiskatu eta Migel Donamaria jaunari eman zion, Nafarroako Erresumaren konkistan eman zion laguntzaren truke.

Geroago, 1524an Karlos V.a Espainiakoak emandako amnistiari esker Ezpeleta familiak jauregia berreskuratu zuen. 1623ko amaieran jauregia hutsik gelditu eta 4 urtez itxita egon zen, harik eta jaunaren tributuak kobratzeko eta eskubideak zein eskumenak mantentzeko ardura zuten zenbait familia bertan kokatu ziren arte. Oinordetzaz, jauregia, hurrenez hurren, Ablitasko kondeena, Aianzko kondeena eta Besollako markes jaunarena izan zen.

Kanpo estekak aldatu