Ezkontza-itunak, ezkontzako itunak edo ezkontza-hitzarmena ezkontideek ezkontzaren ondasun-eraentza arautzeko sinatzen duten ituna da.[1] Ezkontza-itunak mendeko negozio juridikoak direla nabarmendu behar da, hau da, egon daitezke ezkontzarik gabe, baina ezin dute iraun hori gabe. Horrela, ezkondu aurretik ezkontza-itunak egin daitezke eta hauek guztiz baliozkoak dira, baina ezkontza egiten ez bada, itunak ez dira eraginkorrak. Teknikoki kontratuak diren arren, ezkontza aurreko itunen xedea oso zehaztuta dago ordenamendu bakoitzak senarrei ezkontza-arazoetan aitortzen dien autonomia-mailaren arabera.

XVI. mendeko ezkontzako itunak.

Oro har, ezkongaiek kasuan kasuko familia-zuzenbidea arautzen duen ezkontza-erregimen tipikoren bati baino ezin diote atxiki, eta horri aldaketa txikiak baino ezin dizkiote egin.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.