Ezin izan, Donostiako (Gipuzkoa) Hardcore taldea zen. Gaizkiñe, Perrera eta Barrakos bezalako taldeetan ibilitako jendearekin sortu zen 90ko hamarkadan.

Ezin Izan
Datuak
Jatorria Donostia (Gipuzkoa)
Musika mota Hardcore punk
Urteak 1993 - 2015
Produkzioa
Diskoetxea(k) Cooperacion Records
Taldekideak
Jabi
Sani
Pablo
Lander
Lehengo taldekideak
Alberto
Miguelon
Alvaro
Kulu

1993. urteko apirilaren 24ean, Ezin Izan, maketa ekoiztu zuten, Buenavistako (Donostia) lokaletan, hain zuzen. Ondoren, 1994. urtean, binilozko single dotore bat kaleratu zuten, No poder ser izenburuaz.

Azkenik, 1998. urtean eta Cooperacion Records zigiluaren laguntzaz, Nora goaz? diskolana kaleratu zuten, 20 kantu bilduz, Ultimo Resorte punk taldearen Peligro social edo Victim in Pain taldearen Time is on my side kanten betsioak barne.

2000. urtean, taldea desegin zen arren, 2006. urtean, kontzertu batzuk emateko elkartu ziren berriro beraien ibilbideari agur esanez.

Beraien ibilbide luzean Bad Brains, BAP!!, Pennywise edota SNFU bezalako taldeekin jotzeko aukera izan dute.

TaldekideakAldatu

  • Jabi - Ahotsa.
  • Sani - Bateria.
  • Pablo - Gitarra.
  • Lander - Bajua.

    Lehenagoko taldekideakAldatu

  • Alberto Bocos - Bajua
  • Miguelon - Bajua
  • Alvaro - Bateria
  • Kulu - Bajua.

    DiskografiaAldatu

  • Maketa (Xunca Records, 1993).
  • Ezin Izan (1995). Ep.
  • Nora Goaz? (Cooperacion Records,1998)

    Kanpo estekakAldatu