Eva Libertad

zine zuzendaria eta gidoilaria

Eva Libertad García López (Molina de Segura, 1978ko urriaren 7a) espainiar zine zuzendaria, gidoilaria eta produktorea da.[1]

Eva Libertad

Bizitza
JaiotzaMolina de Segura1978ko urriaren 7a (45 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria
IMDB: nm2074102 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Madrilgo Unibrtsitate Konplutensean Soziologia ikasi zuen, lehenengo, eta, ondoren, antzerkia ikasteko dirulaguntza bat lortu zuen. Aktore ikasketak Mexikon eta Argentinan osatu zituen Fernando Piernas eta Augusto Fernandes-ekin. Murtzian bizi izan zen ondoren, eta bertan talde kultural eta feministekin kolaborazio lanak egiten hasi zen.[2]

Bere zinema lanetan emakumea eta dibertsitatearen gaiak lantzen ditu.[3]

2015an Nexus Films produktoran sartu zen, Nuria Muñoz-Ortín zuzendariarekin batera.[4]

Produktora horrekin, fikzio eta dokumental labur asko idatzi eta zuzendu ditu,[5] eta horiekin estatuko nahi nazioarteko festibal ugaritan parte hartu du[6]. Era berean fikzio programa bat ere idatzi eta zuzendu du Murtziako “La 7” telebista kate autonomikorako.[7]

2019an, bere lehen film laburra estreinatu zuen: Leo y Alex en pleno siglo 21 (‘Leo eta Alex 21. mende betean’) izenburuduna,[8] Nuria Muñoz-Ortín-ekin batera zuzendutakoa eta LGBT gaiari buruzkoa.

2020an, telebistarako filma estreinatu zuen: Nikolina,[9] fantasiazko ipuina eta zinema-jaialdietan errekonozimendua lortu zuena.[10]

2022an, Goya Sarietan fikziozko film laburren saria jasotzeko aukeran izan zen Eva Libertad Sorda ('Gorra') film laburrarekin, hau ere Nuria Muñoz-Ortínekin batera zuzendua.[2] Ama izan nahi duen emakume gor baten bizitza kontatzen du. Miriam Garlo aktoreak egiten du protagonista lana.[11] Zeinuen hizkuntzan errodatutako lehen lana izan zen sari hau jasotzeko aukeran egon zena.[12][13][14] Film labur hori 100 zine jaialditan baino gehiagotan aukeratua izan zen: Ameriketako Estatu Batuetako "Athens Film Festival" jaialdian; Japongo "Short Shorts Film Festival & Asia" zinemaldian eta Txileko "CineLebú" zine jaialdian, esate baterako (Oscar sarietarako puntuak ematen dituzten hirurek).[15]

Sariak eta errekonozimenduak

aldatu
  • Sorda film laburra jaialdi askotan aukeratua izan zen eta estatuko eta nazioarteko sari asko jaso zituen:[6] Film laburraren saria jaso zuen Mulako XXXIV. Zine Espainarraren Astean;[16]
  • el Primer Premio de la XXI Festival Internacional de Cortometrajes Radio City;[17]
  • Miriam Garlok film laburreko aktore onenaren saria irabazi zuen Madrilgo 31. Zine Jaialdian;[18]
  • ikusleen saria jaso zuen ere Concurso Iberoamericano de Cortos Versión Española/SGAE sariketan;[19]
  • Ikusleen saria den Zilarrezko Biznaga irabazi zuen ere Malagako Zine jaialdian "Afirmando los derechos de las mujeres" (‘Emakumeen eskubideak sendotzen’) atalean;[20]
  • Espainiako film labur onenaren saria Nafarroako Nazioarteko Zinemaldian NIFF (Navarra International Film Festival);[21]
  • Asuango Emakumeen Zinearen Nazioarteko Jaialdian (Egipto);[22][23] eta
  • atzerriko film laburrik onenaren saria New Yorkeko Snowtown Film Festival zinema jaialdian.[21]

Filmografia

aldatu
  • 2019 – Leo y Alex en pleno siglo 21. Nuria Muñoz-Ortínekin batera zuzendutako film laburra.[8]
  • 2020 – Nikolina. Telebistarako filma, Nuria Muñoz-Ortínekin batera zuzendutakoa.[9][24]
  • 2021 – Sorda. Nuria Muñoz-Ortínekin batera zuzendutako film laburra.[25]
  • 2022 – Mentiste Amanda. Nuria Muñoz-Ortínekin batera zuzendutako film laburra.[26]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Eva Libertad | CINEMUR. (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  2. a b (Gaztelaniaz) Lorente, Javier. (2022-08-11). «Eva Libertad, directora de cine» La Opinión de Murcia (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  3. (Gaztelaniaz) Almagro, Elisa M.. (2021-11-04). «'Sorda': una cita imprescindible del cine feminista y una carta de amor a la diversidad» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  4. (Gaztelaniaz) «Dos cineastas murcianas, Eva Libertad y Nuria Muñoz, llenan de gloria las grandes pantallas del mundo - El Noroeste Digital» elnoroestedigital.com 2020-11-25 (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  5. (Gaztelaniaz) ismaelmartin. (2021-07-12). «Nuria Muñoz-Ortín,Eva Libertad» Selected Films Distribution (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  6. a b (Gaztelaniaz) Benito, Natalia. (2022-12-23). «Eva Libertad y Nuria Muñoz, un corto, dos directoras y 51 galardones» La Verdad (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  7. Nuria Muñoz y Eva Libertad: Jurado Sombra 2020. .
  8. a b Libertad, Eva; Muñoz, Nuria. (2019-11-08). Leo y Alex en pleno siglo 21. Nexus Producciones (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  9. a b Libertad, Eva; Muñoz, Nuria. (2020-09-22). Nikolina. Nexus Producciones (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  10. (Gaztelaniaz) «'Nikolina' o un cuento de fantasmas contado por dos murcianas: cine fantástico con sello femenino en el Sombra» Murciaplaza (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  11. (Gaztelaniaz) País, El. (2023-02-11). «Los ganadores de los Premios Goya 2023» El País (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  12. «'Sorda', primer cortometraje rodado en lengua de signos nominado a los Goya» www.europapress.es 2023-01-22 (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  13. (Gaztelaniaz) AV451, Redacción. (2022-11-14). «El cortometraje ‘Sorda’ de Eva Libertad y Nuria Muñoz se convertirá en un largo de la mano de Distinto Films» Audiovisual451 (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  14. (Gaztelaniaz) Lago, Emilio Ferreiro. «Miriam Garlo hace historia en los premios Goya con el cortometraje "Sorda"» Excepcionales (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  15. (Gaztelaniaz) «'Sorda', primera obra nominada a un Goya en lengua de signos e interpretada por una actriz no oyente | Líder en Información Social | Servimedia» www.servimedia.es 2023-01-12 (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  16. (Gaztelaniaz) «'Sorda' es el corto ganador de la XXXIV Semana de Cine Español de Mula | ORM» www.orm.es (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  17. (Gaztelaniaz) «Palmarés» Festival Internacional Cortometrajes Radio City (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  18. (Gaztelaniaz) paulinamagadiel. (2022-10-25). «PALMARÉS DE LA 31° EDICIÓN DEL FESTIVAL DE CINE DE MADRID FCM-PNR» Festival Cine Madrid (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  19. (Gaztelaniaz) SGAE, Fundación. «La 2 emite los premiados del Concurso de Cortos Versión Española SGAE» Fundación SGAE (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  20. (Gaztelaniaz) elDiariomurcia. (2022-03-28). «El cortometraje murciano 'Sorda' gana la Biznaga de Plata Premio del Público en la sección "Afirmando los derechos de las mujeres" del Festival de Málaga» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  21. a b (Gaztelaniaz) Television, The Daily. (2022-10-10). «[iSorda[/i], corto español que conmueve y rompe récord de reconocimientos»] The Daily Television (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  22. (Ingelesez) Deaf to prejudice and misgivings - Egyptian Gazette. 2022-03-20 (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  23. (Arabieraz) «مخرجتان أسبانيتان تكشفان كواليس أداء صماء بطولة فيلمهما الفائز في مهرجان أسوان» اليوم السابع 2022-03-28 (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  24. (Gaztelaniaz) «Eva Libertad, García López, Eva Libertad» CIMA (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  25. Libertad, Eva; Muñoz, Nuria. Sorda. Nexus Producciones (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  26. Mentiste, Amanda. .

Kanpo estekak

aldatu