Euskal Herriko Gazte Orkestra
Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO) musikari gazteen trebakuntza bultzatzen duen ekimena da, 1996an sortua. Euskal Aurrezki-Kutxek, Eusko Jaurlaritzarekin batera, bultzatzen dute Euskal Herriko Gazte Orkestra. Euskal Herrian bizi diren gazteek osatzen dute ia oso-osorik, eta bi alditan aritzen da lanean: udan eta Eguberrietan. Musika sinfonikoan eta ganberako aritzen diren irakasle entzutetsuekin jarduteko aukera dute kideek. Kontzertuak ere eskaintzen dituzte, Euskal Herrian eta baita Euskal Herritik kanpo ere.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-11-24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturaAldatu
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |