Euskal Akuarelarien Elkartea

margolarien elkartea

Euskal Akuarelarien Elkartea akuarela teknika erabiltzen duten margolariek Bilbon, 1945ean sortu zen. 2001etik ECWS edo European Watercolour Exhibition & Symposium erakundearen partaidea da. Bere helburu nagusia teknika hau zabaltzea eta ezagutaratzea da; horretarako erakusketak eta tailerrak antolatzen dituzte. 2020an bere 74 urtemuga ospatu zuten.

Euskal Akuarelarien Elkartea
Datuak
Motamargolana
Historia
Sorrera1945

Historia aldatu

1945ean hamalau margolarik, tartean Juan Arostegi Barbier, erakundea sortu zuten. Poliki-poliki bazkideak biltzen joan ziren eta gaur egun 250 bazkide ditu. Haien egoitza Bilboko Mazarredo zumarkalearen 35ean dago. Egungo presidentea Isabel Sanjuán da. Elkartearen aktibitate ezagunetariko bat Gabonetan egiten duten erakusketa kolektiboa da.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu