Europass

Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazte aldera, zenbait gaitasun, titulu, hizkuntzen ezagutzea-eta, dokumentuen bidez, estatu batetik bestera tituluen erabilpena ahalbideratzeko, estandarizatzeko ahalegina

Europass tresna, Europa osoan hainbat titulazio eta gaitasunen gardentasuna ziurtatzeko balio duen tresna da. 2004an garatu zen Europako Batzordean. Horrela, gizartearen mugikortasuna erraztu eta Estatu batetik bestera ikastera edo lan egitera joateko aukera berriak aurkitzen laguntzen du.

Tresna honen helburua europar herritarrek euren gaitasunak eta tituluak modu sinple, ulergarri eta estandar batean Europa osoan aurkeztea da.

Bost dokumentuk osatzen dute:

  1. Curriculum Vitae Europass.
  2. Europass hizkuntza pasaportea.
  3. Europass mugikortasun dokumentua.
  4. Teknikari tituluaren edo lanbide heziketako tituluaren Europass osagarria.
  5. Goi mailako tituluaren Europass osagarria.


Historia aldatu

1998an, Europako Batzordea eta Cedefop Europako Foroa sortu zuten prestakuntza profesionaleko Gardentasunaren gainean, gizarte-eragileen eta heziketako nazio-administrazioen ordezkarien arteko kolaborazioa sustatzeko. Bere helburua higikortasunerako oztopoak, gardentasunik ezak prestakuntza profesionaletan produzituta, ezabatzea zen.

Lankidetzaren emaitza bi dokumentuko sorrera izan zen, Europako Curriculum Vitae-a eta Tituluen gehigarria. XX. mendearen laurogeita hamarren hamarkadaren amaieran hiru dokumentu Europako Batzordean landu ziren, Goiko Titulu Gehigarria, Higikortasuneko eta Hizkuntza-Pasaporteko dokumentua.

Curriculum Vitae Europass aldatu

Europass Curriculum Vitae-a europarraren estandarizazioaren eredu komun bat da, norberaren tituluak eta gaitasunak sistematikoki eta kronologikoki aurkezteko, datu pertsonalak, hezkuntza maila eta trebakuntza, lan esperientzia, hizkuntza trebetasunak eta bestelako trebetasun gehigarriak biltzen ditu.

Europasseko Hizkuntza Pasaportea aldatu

Europass hizkuntza-pasaporte eredu estandarizatu komun bat da, gizabanakoek euren ezagutza linguistikoak aurkezten dituzte eta beren gaitasunak deskribatzen dituzten "autoebaluazio taula" baten bidez hitz egin, irakurtzen, entzuten eta idazten ari den unean. Horrez gain, lortutako diploma, ikastaroak eta beste hizkuntza eta kultura batzuekin loturiko kontaktuak ere barne hartzen ditu. Europass Language Passport Europako Hizkuntzaren Portfolioaren parte da.

Europasseko Higikortasun Mugimendua aldatu

Europass Mugikortasun Dokumentua pertsonala den dokumentu bat da, Europako beste estatuetan egindako pertsonak ikasteko edo prestakuntza aldiak formalizatzeko.

Tituluen osagarriak aldatu

Teknikari tituluaren edo lanbide heziketako tituluaren Europass osagarria aldatu

Lanbide Heziketaren Ziurtagiriaren edo Ziurtagiri Profesionalaren atalari atxikitako dokumentua da, norbanakoaren trebakuntza ulertzeko eta aintzatespena errazteko. Pertsonaren prestakuntza izaera deskribatzen du, trebakuntzan eskuratutako ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak barne.

Goi mailako tituluaren Europass osagarria aldatu

Goi mailako ikasketen Europass osagarria unibertsitateko goi mailako hezkuntzako edo lanbide heziketako titulazio ofizialari atxikitako dokumentua da.

Informazio iturriak aldatu

Artikulu hau, gehienbat es.wikipedia.org-tik hartutako informazioarekin osatu da.


Kanpo estekak aldatu

Antonio Jesús Rodríguez Martínez, Europa helmuga, Gida 2015[1]. Eusko Jaurlaritza[2].

Erreferentziak aldatu

  1. Rodríguez Martínez, Antonio Jesús. (2015). Europa helmuga. Gida.. Eusko Jaurlaritza, 253 or..
  2. (PDF) Europa helmuga. Gida 2015.. .