Etsaiaren zigor zuzenbidea

Etsaiaren zigor zuzenbidea (Feindstrafrecht alemanieraz) Günther Jakobs legelariak 1985ean proposatutako teoria da, adierazten duena bereziki arriskugarritzat hartzen den kriminalitateari aurre egiterakoan subjektuaren portaera eta arriskugarritasuna zigortzea, eta ez subjektuaren egintzak berak.

Jakobsen iritziz, etsaiaren zigor zuzenbide honek hiru oinarri ditu: a) etsaiari zigorra aurreratzea; b) zigorren proportzionaltasun eza eta zenbait berme prozesal kentzea edo arintzea; c) talde batzuen gainean (terroristak, kriminal antolatuak...) berariaz ezartzea zigor gogorrak. Teoria honi jarraikiz, beraz, bi zigor zuzenbide leudeke: herritarrarena eta etsaiarena.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu