Gizarte estatus

egitura sozial jakin batean, pertsona edo hizkuntza batek besteen aldean duen lekua edo posizioa
Estatus sozial» orritik birbideratua)

Gizarte estatusa pertsona batek gizartean edo gizatalde batean duen lekua da; pertsona batek, beste pertsona batzuekiko, egitura jakin baten barnean duen egoera.[1] Zenbait egilek gizartearentzat balio gehiago duten zeregin edo kategoriak ere "estatus" gisa ulertzen dute (adibidez generoa, arraza etab.) Estatusa gizarteko kideek duten sinesmenetan oinarritzen da. Definizioz, sinesmen horiek gizartearen kide gehienek partekatzen dituzte.

Gizarte estatusa janzkeraren bidez adierazi daiteke.

Hierarkian estatus altuagoa izatea abantailak eskuratzeko erabiltzen da sarri: baliabide gehiago eskuratzeko, lidergoa lortzeko edo beste mota batzuetako botereak erdiesteko. Estatusa ezartzen duten partekatutako sinesmen kultural horien ondorioz, baliabideen eta boterearen banaketa desorekatua gertatzen da eta boterea estatus gehiago duten pertsonengan metatzea gertaera naturala bailitzan hartzen da, eta horren ondorioz, gizarte estratifikazioa oinarritzat duten sistemak sortzen dira. Estatusean oinarritutako hierarkiak unibertsalak dira, gizarte ia guztietan ageri baitira, eta estatus altuagoko banakoei osasun, baliabide, eragin eta askatasun gehiago bermatzen diete.

Estatusen hierarkiei eusteko erabiltzen diren tresnak gehienetan sinbolikoak dira. Ikurren bidez, gizarteko kideek ezagutzen dute pertsona baikoitza zein mailatakoa den eta nola tratatu behar zaion. Ikur horiek izan daitezke, adibidez, ondasunak edo ikuspuntu sozialetik balio handikoak diren atributuak, esaterako ederra izatea. Estatusaren beste ikur bat aberastasuna edukitzea eta hura azaleraztea da, adibidez kontsumo handia erakutsita. Aurrez aurreko egoeretan, estatusa agerrarazteko beste modu batzuk daude, jokabideei lotutakoa, adibidez jarrera, emozioen kontrola edo hizkera asertiboa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).

Kanpo estekak aldatu