Ireki menu nagusia

Estanpazioa formak kolpeka lortzen dituzten sistemek hartzen dute izen hori; sistema horiek antzinako forja askearen oinordekoak dira. Estanpazio prozesuek, oro har, estanpa izeneko erdi-molde biren artean joz ematen diote forma materialari; materialaren behin betiko forma estanpa horien araberakoa izaten da.

EkipamenduaAldatu

Estanpazio prozedurak oso ugariak dira, baina, orokorrean,esan daiteke errementariaren mailuaren ordez prentsa bat erabiltzen dela, eta gainerako erreminten ordez, berriz, bakoitzari dagokion estanpa.

AplikazioakAldatu

Estanpazioaren aplikazio eremua oso zabala da, tamaina txikietatik handietara eta pieza unitarioetatik serieetara. Beraren bidez lorturiko piezen ezaugarri makaniko onak direla eta,estanpazioa prozedurarik bikainena da erremintak, automobiletako piezak eta abar fabrikatzeko. Baina kostu handia dauka, beste prozedurarik gehienen aldean.