Estanpa edo popapea altzairuzko ontzietan, popak korastan duen armazoia da. Popatik gertuen dagoen atala osatzen duten barengari, zuakerrari eta habeari estanparen baranga, estanparen zuakerra eta estanparen habea esaten zaie, hurrenez hurren; elementu horiek indartuak egoten dira, gangaren hegalari eutsi behar izaten baitiote. Estanpa bertikala edo inklinatua izan daiteke.[1]

Bro Elizabethen estanpa

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Nautika Hiztegia ] [2021]

Kanpo estekak

aldatu