Espezie kaltebera
Espezie kaltebera da Natura Kontserbatzeko Nazioarteko Batasunak desagertzeko arriskuan dagoela sailkatu duen espezie bat, baldin haren biziraupena eta ugalketa arriskuan jartzen duten inguruabarrak hobetzen ez badira.
Kalteberatasuna espeziearen habitata galtzeak edo suntsitzeak eragiten du, batez ere. Habitat eta espezie kalteberei segimendua egiten zaie, eta galtzeko arriskuaren maila handitzen edo txikiagotzen den jakiteko. Kalteberatzat katalogatutako espezie batzuk ugariak ohikoak izan daitezke gatibutzan; halaxe gertatzen da guakamaio berdearen kasuan, esaterako.
2012. urtean, 5.196 animalia eta 6.789 landare zeuden kalteberatzat sailkatuta; 1998an, berriz, 2.815 eta 3.222 ziren, hurrenez hurren.[1] Animalien baliabide genetikoen kriokontserbazioa eta antzeko teknikak erabili dira ganadu arraza kalteberak kontserbatzeko ahaleginetan.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) UICNko espezie mehatxatuen zerrenda gorriak identifikatutako espezie kalteberen zerrenda.